Ederki ekin du selekzioen Europako Txapelketa Odei Jainagak. Espainiako marka berria ezarri du lehenengo jardunaldian. Aurreko marka ere berea zen eta larunbat honetan, 70 zentrimetoan hobetu du aurrekoa: 84,80 metroko jaurtiketa egin du.
Poloniako Silesia udalerrian ari dira jokatzen Europako txapelketa eta lehen jardunaldiko sailkapenean, hirugarren bukatu du eibartarrak. Johannes Vetter alemaniarrak egin du jardunaldiko jaurtiketa onena (96,29 metro), bigarren eta hirugarren sailkatuenak baino nabarmen hobeagoa izan da gainera. Izan ere, bigarren izan den Marcin Krukowski poloniarrak 85,12 metroko jaurtiketa egin du eta aipatu Jainagak 84,80.
Atleta eibartarrak Espainiako marka hobetu baldin badu ere, 20 zentimetrongatik ez du lortu Tokioko Olinpiar Jokoetarako ezarritako marka minimoa. 85,00 metroko jaurtiketa egin behar da txartel olinpikoa lortzeko.
ÚLTIMA HORA
— Teledeporte (@teledeporte) May 29, 2021
Odei Jainaga bate el récord de España de jabalina
El español alcanzó los 84,80 metros en el Campeonato de Europa de Naciones
En directo: https://t.co/wgAVMDSNo2 pic.twitter.com/0iynGtxQkH
Larunbat honetako jardunaldian eginiko lau saiakeretan 80 metrotik gertu ibili da eta hirugarrenean lortu du Espainiako marka berria. Hasierakoan 78,05 metrotaraino bidali du xabalina, bigarrenean hobetu egin du (81,92), hirugarrenean ezarri du Espainiako marka berria eta laugarrenean 82,85 metroko jaurtiketa egin du.