Ane Encina lehen lerroko jokalariak Zuazoren proiektuan jarraituko du beste urte batez, hala bere laugarren denboraldia beteko du Lasesarren. Defentsa lanetan eskarmentua hartzen joan den jokalaria da Encina, Ermuko Errotabarri taldetik Bera Berara jauzi egin eta 2018an minutu eta esperientzia bila Zuazora joatea erabaki zuena.
Barakaldoko taldeak iragartzen duen seigarren berritzea da legazpiarrarena, azken egunetan lehen lerroko Alba Sanchez eta Mada Fernandez-Agusti; hegaleko Esti Velasco eta Anne Erauskin; eta Ariadna Gonzalez atezainarenak ezagutarazi baititu.
⚠️ RENOVACIÓN ⚠️
— Club Balonmano Zuazo (@CbmZuazo) June 14, 2021
Temporada 2021-22
Nuestra central Ane Encina @aneencina seguirá con las #GuerrerasZuazotarras!! Su inteligencia táctica apoyada en una gran intensidad en el juego, la hace una pieza fundamental en el equipo.
@IbaiKoskiman
@AlfredoGL11#ZuazoGara pic.twitter.com/88c0LYCEau
Bide honetan, azken denboraldian giltzarri izan diren zenbait jokalarik Barakaldon jarraituko dutela ziurtatu du; Ohorezko Mailan lehiatzeko taldea osatu nahi duela erakutsi du, alegia. Gainera, Joseba Rodriguez "Haito" entrenatzaileak taldea hartu zuenean fitxatu zituen zenbait jokalarik onartu dute hitzarmena berritzea beste urte baterako.
Nolanahi ere, oraindik fitxaketa bakarraren berri eman du. Bera Paula Garcia bizkaitarra da, Sporting La Riojatik datorren lehen lerroko jokalaria. 2017-2018. denboraldian, Muskiz taldeko jokalari zela, zenbait entrenamendu egin zituen Zuazoako lehen taldearekin eta Ohorezko Mailan ere egin zuen debuta. Hiru urte beranduago Barakaldora itzuliko da.
Ainhoa Hernandez –Dinamo Bucaresten jokatuko du– eta Maddi Aalla –Bera Berako atea defendatzera pasako da– kapitainen hutsunea oraindik betetzeke dago. Hau da, gutxienez pibote bat eta atezain bat fitxatu beharra dauka Zuazok. Bestalde, June Loidi eta Maider Barros gipuzkoarrek ere ez dute taldean jarraituko, bata Bera Berak fitxatu du eta bestearen geltokia ezagutzeke dago.