Manifestazioa Panaman. (Luis ACOSTA/AFP)
Manifestazioa Panaman. (Luis ACOSTA/AFP)
Emakume bat Peruko martxan. (Carlos MAMANI/AFP)
LGTBI+ kolektiboko bat Peruko martxan. (Carlos MAMANI/AFP)
LGBTI+ mugimenduaren banderak nonahi ikusgai. Argazkia, Panaman. (Luis ACOSTA/AFP)
LGBTI+ mugimenduaren banderak nonahi ikusgai. Argazkia, Panaman. (Luis ACOSTA/AFP)
Emakume bat, Panaman, transexualen eskubideen aldeko bandearekin. (Luis ACOSTA/AFP)
Emakume bat, Panaman, transexualen eskubideen aldeko bandearekin. (Luis ACOSTA/AFP)
"Ez dut errespetatuko nire identitatea errespetatzen duen gobernu bat", kartelean idatzita, El Salvadorren. (Marvin RECINOS/AFP)
"Ez dut errespetatuko nire identitatea errespetatzen duen gobernu bat", kartelean idatzita, El Salvadorren. (Marvin RECINOS/AFP)
Motorzaleak ere atera dira kalera AEBn, New Yorken. (Kena BETANCUR/AFP)
Motorzaleak ere atera dira kalera AEBn, New Yorken. (Kena BETANCUR/AFP)
Bi emakume, elkarri begira New Yorkeko manifestazioan. (Kena BETANCUR/AFP)
Bi emakume, elkarri begira New Yorkeko manifestazioan. (Kena BETANCUR/AFP)
Gizon bat haur bat besotan duela, El Salvadorreko martxan. (Marvin RECINOS/AFP)
Gizon bat haur bat besotan duela, El Salvadorreko martxan. (Marvin RECINOS/AFP)
Bi gizon tango bat dantzatzen Bogotan, Kolonbian. (Juan BARRETO/AFP)
Bi gizon tango bat dantzatzen Bogotan, Kolonbian. (Juan BARRETO/AFP)
Istanbulen, Turkian, LGTBI+ aktibista bat atxilotu duten momentua. (Bulent KILIC/AFP)
Istanbulen, Turkian, LGTBI+ aktibista bat atxilotu duten momentua. (Bulent KILIC/AFP)
Polizia manifestarien kontra oldartu da Turkian. (Bulent KILIC/AFP)
Polizia manifestarien kontra oldartu da Turkian. (Bulent KILIC/AFP)
Mexiko Hirian festa giroan ospatu dute Harrotasunaren eguneko bezperako martxa. (Rodrigo ARANGUA/AFP)
Mexiko Hirian festa giroan ospatu zuten Harrotasunaren aldeko martxa. (Rodrigo ARANGUA/AFP)
Eskubide berdintasuna eskatu eta LGTBI+ kolektiboaren kontrako gorroto delituak gaitzesten dituen pankarta Mexikon. (Rodrigo ARANGUA/AFP)
Eskubide berdintasuna eskatu eta LGTBI+ kolektiboaren kontrako gorroto delituak gaitzesten dituen pankarta Mexikon. (Rodrigo ARANGUA/AFP)
Zan legea onartzearen aldeko pankarta Italian. (Tiziana FABI/AFP)
Zan legea onartzearen aldeko pankarta Italian. (Tiziana FABI/AFP)
Harrotasunaren aldeko protesta Parisen. (Thomas COEX/AFP)
Harrotasunaren aldeko protesta Parisen. (Thomas COEX/AFP)
Transen eskubideen aldeko keinuak Italian. (Tiziana FABI/AFP)
Transen eskubideen aldeko keinuak Italian. (Tiziana FABI/AFP)
Jende ugari Parisen, Harrotasunaren aldeko martxan. (Thomas COEX/AFP)
Jende ugari Parisen, Harrotasunaren aldeko martxan. (Thomas COEX/AFP)
Larunbatean Istanbulen egindako martxan polizia turkiarra Bulent Kilic argazkilaria atxilotzen. (Haco BISKIN/AFP)
Larunbatean Istanbulen egindako martxan polizia turkiarra Bulent Kilic argazkilaria atxilotzen. (Haco BISKIN/AFP)
"Etorkizuna queer-a da" dioen pankarta Mazedonian. (Robert ATANASOVSKI/AFP)
"Etorkizuna queer-a da" dioen pankarta Mazedonian. (Robert ATANASOVSKI/AFP)
Harrotasunaren martxa Filipinetan, larunbatean. (Maria TAN/AFP)
Harrotasunaren martxa Filipinetan, larunbatean. (Maria TAN/AFP)
"Drag martxa", New Yorken. (Stephanie KEITH/AFP)
"Drag martxa", New Yorken. (Stephanie KEITH/AFP)
NAIZ

LGTBI+ harrotasunaren manifestazioetan bi alde: ospakizuna batean, Turkiaren jazarpena bestean

Astelehenean LGTBI+ Harrotasunaren Eguna dela eta, hainbat herrialdeetan manifestazioak egin dituzte asteburuan pertsona eta identitate guztien eskubide berdintasuna aldarrikatzeko. Zenbait tokitan festa giroan izan dira martxak, baina Turkian bortizki jo du Poliziak protestan ari zirenen aurka.

Astelehenean, ekainaren 28an, ospatuko du LGTBI+ kolektiboak Harrotasunaren eguna, baina zenbait herrialdeetan manifestazioak asteburura aurreratu dituzte. Estatu Batuetan, Panaman, Perun, Mexikon, Italian, Frantzian, Mazedonian edo El Salvadorren, kasurako, milaka herritarrek pertsona eta identitate guztien eskubideen berdintasunaren alde eta LGBTIfobiaren aurka atera dira kalera.

Festa, aldarrikapen eta ospakizun giroan garatu dira manifestazio gehientsuenak, modu baketsuan; ez, ordea, Turkian: Istanbulen larunbatean egindako manifestazioan Polizia protestan zeudenen kontra oldartu zen, eta hainbat pertsona atxilotu zituen.

Harrotasunaren aldeko martxa 2015etik debekatuta dago Recep Tayyip Erdoganek zuzendutako herrialdean, baina debekuaz gaindi, hainbat pertsona haien eskubideen defentsan protestara atera ziren, ‘Kalera gurea da’ lelopean.

Gas negar-eragileekin eta plastikozko balekin eraso egin zuten agenteek, eta dozenaka atxiloketa egin zituzten, batzuk indarkeria erabiliz.

Atxilotuetako bat Bulent Kilic AFPko argazkilaria izan zen, debekatutako manifestazioko irudiak hartzen ari zen bitartean, lekukoen eta prentsa-askatasunaren defendatzaileek jakitera eman zutenez.

2003az geroztik, Harrotasunaren martxa jai giroan egin izan da Istanbulgo Istiklal kalean. 2014. urtean, martxak baimena jaso zuen azkenengoan, dozenaka mila pertsonaren batu ziren manifestaziora.