NAIZ

Baionako kolegio batean atzemandako Delta aldaeraren agerraldiak kezka piztu du

Akitania Berriako Osasun Agentziak zuhurki jarraitzen du Baionako kolegio batean atzemandako covid-19aren agerraldia. Ekaina bukaeran eginiko ekitaldian hogei bat pertsona kutsatu ziren, horietatik batzuk Delta aldaerarekin.

Euskal Herria barne den departamenduan populazio helduaren %62ak gutxienez txrtoaren lehen dosia jaso du. (Guillaume FAUVEAU)
Euskal Herria barne den departamenduan populazio helduaren %62ak gutxienez txrtoaren lehen dosia jaso du. (Guillaume FAUVEAU)

Akitania Berriako Osasun Agentziak zuhurki jarraitzen du Baionako kolegio batean atzemandako agerraldia, asteazken honetan Mediabask.eus hedabideak gaur plazaratu duen albistearen arabera.

Joan zen ekainaren 25ean Baionako Estitxu Robles kolegioan ekitaldi jendetsua izan den. Horren ondorioz lehen kasuak agertu ziren.

Hori dela eta bertan izan ziren familiak eta ikasleak testa egiteko agindua eman zuen Osasun Agentziak.

Froga horiek erakutsi zuten, hain zuzen, hainbat kasutan Delta aldaera agertzen zela. Ondorioz kasu horien jarraipen berezia emateko dispositiboa martxan eman zuten osasun arduradunek.

Ekainaren 30az geroztik covid19ren aurkako neurri murriztaile guztiak altxatu zituen frantziar Gobernuak. Egun horretatik aurrera, esaterako, ostatu eta jatetxean ez dute edukierari buruzko mugak errespetatu behar.

Alta, Delta aldaeraren agerraldiak direla eta Baionatik oso gertu dagoen Landetako departamenduan horiek atxiki zituzten osasun egoera kezkagarria zelakoan.

Edonola ere, mugikortasunari ezarritako mugarik ez dagoenez egunerokotasunean, eta are gehiago uda garaian, bi lurralde horien arteko lotura handiak izanik Delta aldaera Ipar Euskal Herrian agertzea denboraren kontua baizik ez zen.

Prebentzio neurriak areagotzeko deia egin dute osasun agintariek, jakinik Delta aldaera askoz kutsakorragoa dela. Momentuz Baionako erietxean ez dute presio handirik sumatu. Izan ere, famili mediku batek NAIZi azaldu dioenez, badira pare bat astetik hona «berriro ere covid-19ak jota diren pazienteak hurbiltzen ari zaizkigu kontsultara, nahiz ea adina aldetik gazteago direnez kasu larri gutxi artatu behar izan dugun».

Frantziar Osasun ministroak, Olivier Veranek, bere kezka agertu du Delta aldaeraren zabalpen azkarrak sor dezakeen egoerarengatik. Bere erranetaz, txertaketa kanpaina azkartzea eta prebentzio neurriak erespetatzea premiazkoa da, «zuhurtziaz ez badug jokatzen, laugarren olatu pairatu dezakegulako uztail bukaeran».

Emeki-emeki kasuk gora berriro ere

Ipar Euskal Herrian pandemiaren bilakaera orohar aski baikorra izan da azkeneko hilabetean.

Izan ere, hamalau egunetako 100.000 biztanleko tasa 50 kasuren langatik behera izatetik emeki-emeki berriz ere goranzko joera hartu du azkeneko egunetan.

Astearte honetan Akitania Berriako Osasun Agentziak emandako datuen arabera azkeneko astean 100.000 biztanleko 36,9 kasu atzeman ziren Ipar Euskal Herria barne den departamenduan.

Denbora berean aztertu zituzten kasu positiboei dagokionez, %24,6an Delta aldaera azaldu zen. Landetako kasuan aldaera hori kasuen %87,8an agertzen da.

Txertatxeari dagokionez goi mailako postutan agertzen da Piririo Atlantikoen departamendua non helduen artean %62ak jaso du gutxienez txertoaren lehen dosia.