![Argindarraren prezioak garesti jarraituko du oraingoz. (Idoia ZABALETA | FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/809/456/article_main_landscape/Electro-hogar.jpg)
Azken asteotan argindarraren prezioak gora egin du etengabe eta horrek ondorio handiak izan ditu etxeko kontsumitzaileen artean nahiz industrietan. Ez dirudi ordea epe motzera joera hori aldatuko denik, hala adierazi du behintzat Teresa Ribera Trantsizio Ekologikorako espainiar ministroak. Nueva Economía Forum foroaren hitzaldi batean onartu duenez, datozen hilabeteetan ere prezio garestiak mantenduko dira.
Aste honetan bertan argindarraren prezioak errekor berria egin du; atzo handizkako merkatuan %5,5 igo zen eta orduko megawatt bakoitzeko 98,72 eurora iritsi zen, espainiar Estatuan inoiz izan den hirugarren prezio altuena. Azken urtean faktura %44 hazi da batez beste etxeko kontsumitzailearentzat.
Ribera ministroak esan du argiaren garestitzea kontsumitzaileengan eragiten ari den ondorio negatiboak arintzea dela bere Gobernuaren helburua, baina egoerak oraingoz bere horretan jarraituko duela erantsi du.
Bere iritziz, konponbidea litzateke sistema elektrikoaren %100 nazioarteko erregaien eta karbono dioxido (CO2) isurien kostuen menpekotasunik gabe hornitzeko gai izatea.
Helburu hori lortzeko Gobernu espainolak egin dituen ahaleginan nabarmendu ditu eta azken hiru urteetan menpekotasun horiekin sortu den argindarra %25etik egungo %10-12ra pasa dela esan du.
Riberaren arabera, arazo nagusia da garestiena den argindarraren %10ak, hau da, erregai fosiletatik datorrenak, markatzen duela prezioa sistema osoarentzat.
Argindarraren faktura merkatzeko BEZa %21etik %10era jaitsi izana eta ordu-tarte desberdinak finkatzeak kontsumitzaileentzat izango dituen onurak defendatu ditu ministroak.
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Piratak2](/media/asset_publics/resources/001/145/816/article_thumb_horizontal/piratak2.jpg)
1.500 piratek abordatu dute Donostia
![0811_eh_pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/092/article_thumb_horizontal/0811_eh_pavel.jpg)
Polonia mantiene abierta la investigación contra Pablo González y podría juzgarlo en rebeldía
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
La Fiscalía presenta ahora su acusación formal contra Pablo González, liberado hace dos semanas
![Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52](/media/asset_publics/resources/001/146/475/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-08-14_a_las_20.40.52.png)