![Bilboko Guggenheim museoko garbitzaileen protesta. (ELA)](/media/asset_publics/resources/000/814/295/article_main_landscape/guggenheim-garbitzaileak.jpg)
Sanferminak Bilboko Guggenheimera eraman dituzte gaur museoko garbitzaileek. Ekainaren 11tik greban daude soldata arrakala ezabatzeko eta lan baldintza duinak eskatzeko, eta ostiral honetan entzierroa eta Sanferminak antzeztu dituzte museoaren aurrean aldarri hori egiteko: zapi gorria lepoan, zuriz jantzita eta «Gure patroi Guggenheim museoari lan-baldintzak hobetzea eskatzen diogu» kantatuz.
20 urtez baino gehiago garbiketa zerbitzua eskaini ondoren, langileen prekaritate egoera publiko egitea eta lan-baldintzetan hobekuntzak eskatzea erabaki dute. Salatu dutenez, egungo soldatekin nekez iristen dira hilaren bukaerara –900 euro jasotzen dituzte–, «eta kontratazioaren partzialtasunak eta lan-karga onartezinek nabarmen okertzen dituzte lan-baldintzak».
Zuzendaritzak arrakala dagoela ukatzen jarraitzen duela eta ez duela inolako konponbiderik proposatzen adierazi du ELA sindikatuak.
Gainera, ELAk gogorarazi du langileen greba eskubidea urratzen ari dela Ferrovial Servicios enpresa, zerbitzu horren esleipenduna. «Alde batetik, greban dauden langileei dagozkien barrualdeko eremuak garbitzen dituzte. Eta, bestetik, Guggenheim Museoa, Bilboko Udalarekin batera, greban dauden langileei dagozkien kanpoko lanak egiteko udalaren makineria erabiltzen ari da». Hori dela eta, sindikatuak salaketa jarri du Lan Ikuskaritzan.
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Memoriala](/media/asset_publics/resources/001/142/877/article_thumb_horizontal/memoriala.jpg)
Gasteizko Oroimen Zentroari Urrezko Domina «iraingarria eta umiliagarria» dela salatu dute
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)