Reala eta Osasuna izan dira V. Euskal Herria Txapelaren 2020/21 aurtengo edizioan sailkapeneko lehen bi postuetan amaitu dutenak, Lehen Mailan azken denboraldian aritu diren euskal taldeen artean jokatutako derbietan puntu gehien lortu dutenak, alegia. Hartara, bien artean jokatuko da finala, abuztuaren 6an, 20.30ean hasita, Irungo Gal futbol zelaian. Baina nobedadea bat dago: printzipioz, iragarri dutenez, ikusleak izango dira harmailetan, beti ere instituzioek ezarritako osasun baldintzak zorrotz betez.
Horretarako, sarrerak hilaren 23an jarriko dira salgai www.ehkirola.eus webgunean, Realak Donostian dituen dendetan eta Irungo Gal Stadiumean.
Euskal Herria Kirola antolatzaileen arduradunek gogorarazi dutenez, «Akitania Berriak, Euskadik eta Nafarroak osatutako Euroeuskualdeak babestu eta laguntzen du partida, lurralde ezberdinen arteko kirol lehiaketak sustatzeko duen helburu estrategikoarekin bat eginda». Horregatik, Euroeskualdea Kopa izena hartuko du.
Gainera, partida osoa ETB1 telebista kateak zuzenean emango du.
Finaleko bi aurkariak iazko berberak izango dira. Gogoratu behar da 2021an jokatutako partidan Realak irabazi zuela (1-0) Willian Josek lehen ordu erdian sartutako gol bati esker. Osasunak, aldiz, lehen Euskal Herria txapela lortzen saiatuko da.