Garesetik abiatu da Sarek antolatu duen Bizikleta Itzulia. «Ibilian-ibilian etxerako bidean» lelopean Hego Euskal Herriko errepideetan barrena arituko da larunbatean Donostiako Alderdi Ederren amaitzeko.
.
— Sare #IzanBidea ↗️ (@sare_herritarra) July 22, 2021
Oihan Mendo (@Gareskoi)Garesko alkatearen harrera #IzanBidea #IbilianIbilian pic.twitter.com/dZBMZEI9av
Ekimenari hasiera emateko ekitaldian Gareseko alkate Oihan Mendok parte-hartzaileei harrera egin die. Pandemiak eragindako egoerak Bizikleta Itzulia ere baldintzatu badu ere, jatorrizko helburuak berberak direla nabarmendu du Mendok. «Pedalkadaz pedalkada gure aldarria zabaldu nahi dugu. Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako herrietatik igaroko den martxa hau egitea», adierazi du.
Ekimen honek laugarren edizio betetzen du aurten eta, Mendok gogoratu duenez. «Babesa erakutsi nahi diot Bizikleta Martxari eta Izan Bidea dinamikari. Preso eta iheslarien etxeratze bidea bultzatzea du asmo. Eta guk ere, Garesetik, bide horri gure aletxoa jarri nahi diogu», nabarmendu du.
«Elkarbizitzarako bidean ezinbestekoa da presoak ere etxerako bidean jartzea. Horretarako, Euskal Herriratzea eta graduen progresioa ezinbestekoak dira. Eta horixe da, guztion artean, zabalduko dugun mezua», gaineratu du Gareseko alkateak.
Garesetik Lizarrarako bidea hartu du martxak 10.15ean heltzea aurrikusita zutelarik. Ondoren, Antzin (11.00), Kanpezu (12.50), Genevilla (13.20), Lapoblacion (14.15) eta Iekora (14.55) zeharkatuko ditu Oionera (15.20) heltzeko.
Bihar Sopelatik abiatuko da 9.00etan Urduliz (9.15), Plentzia (9.30), Armintza (10.00), Bakio (11.30) eta Bermeo (12.45) zeharkatuz Mundakan 13.00etan amaitzeko.
Larunbateko etapa Zumaian hasiko da 9.00etan Getaria (9.30), Zarautz (9.50), Orio (10.15), Usurbil (10.45) eta Errekalde (11.15) zeharkatuz 12.15ean Donostiako Alderdi Ederren ibilbidea amaitzeko.