![Martin Merquelanz pasa den denboraldiko neurketa batean, Cadizen aurka. (Gorka RUBIO / FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/822/277/article_main_landscape/merquelanz.jpg)
Andoni Iraolak entrenatzen duen Rayo Vallecanora bidean dago Martin Merquelanz. Hegaleko jokalariak Mirandesen sekulako denboraldia egin ostean –Iraolaren aginduetara, Kopako finalerdiak erdietsi zituzten–, Realeko lehen taldean lekua egitea lortu zuen baina espero baino protagonismo gutxiago izan zuen Imanol Alguacilekin. Guztira, 541 minutu jokatu zituen 13 partidatan banatuta eta soilik lau aldiz aritu zen hasieratik.
Hala, denboraldi honetan ere minutu gutxi izango zituela kontuan hartuta, Rayo Vallecanon utzita jokatzea erabaki dute hiru aldeek. Astearte honetan iragarri dute hitzarmena.
🤝 KOMUNIKATU OFIZIALA | @merquelanz11, @RayoVallecano -ra utzita. Zorte on, Martin!#AurreraReala https://t.co/AgLefygTPR
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) August 10, 2021
Talde madrildarra Lehen Mailara itzuli da entrenatzaile eibartarren eskutik. Bi denboraldi egin ditu Bigarren Mailan eta azken ikasturtean, kasik azken unean sartu ziren igoerarako play-offetan. Arerio ahulena zirudien, baina azkenean bi kanporaketak gainditu eta Espanyol eta Mallorcarekin batera, Lehen Mailarako jauzia eman zuen.
Igande honetan egingo dute berriro ere debuta gorengo mailan. Iraola, esaterako, lehen aldiz arituko da Lehen Mailan entrenatzaile lanetan eta bere debuta Sevillaren aurka izango da, igandean gaueko 22.15etan.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)
Adidas retira a la modelo Bella Hadid de una campaña por su apoyo a Palestina
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)