Joseba Salbador

Ekitaldi gutxi batzuek aterako dute Bilbo normaltasunetik aste honetan

Bihar hasi beharko luke Aste Nagusiak, baina aurten bigarren aldiz ez da halakorik gertatuko. Udalak ekitaldirik ez du antolatuko aste honetan eta, are gehiago, «Uda kalean» egitarauak atsedena hartuko du. Musika banden kontzertuak, feria atrakzioak eta pintxo beganoen txapelketa izango ditugu.

Bilboko erraldoiak ikusgai izango dira Euskal Museoko klaustroan, irailaren 12ra bitartean. (Marisol RAMIREZ | FOKU)
Bilboko erraldoiak ikusgai izango dira Euskal Museoko klaustroan, irailaren 12ra bitartean. (Marisol RAMIREZ | FOKU)

Juan Mari Aburto Bilboko alkateak argi utzi nahi izan zuen joan zen igandean: «Aurten ez dago jairik; ez dago ez-festarik, ezta ezer alternatiborik ere». Horregatik, abuztuaren 21etik 29ra «gure kaleetan normaltasuna nagusi izan dadila» eskatu die bilbotarrei. «Konfiantza osoa izan nahi dut bilbotarrekin. Iaz eredu izan ginen horrelako egoera baten aurrean nola jokatu behar den erakusteko. Ez dago Aste Nagusirik, eta, beraz, ez dago hura ordeztuko duen beste ekitaldirik, ez bestelako mezurik: erantzukizuna, zuhurtzia eta arreta».

Are gehiago, Udalak uda guztirako antolatu duen “Uda kalean” egitarauak atsedena hartuko du irailera arte, egunotan jende pilaketak saihesteko. Horrela, gaurko iragarrita dauden Bilboko txistulari eta musika banden kontzertuak izango dira abuztuko azken ekitaldi ofizialak. Txistulari Bandak 12.00etan eskainiko du emanaldia Plaza Barrian, eta Musika Bandak 19.00etan Areatzako kioskoan.

Horrekin batera, Bilboko erraldoi eta buruhandiak Euskal Museoan egongo dira ikusgai irailaren 12ra bitartean eta gaur goizean haurrentzako tailerrak izango dira. Bertan, Ondalan Konpartsak erraldoiak dantzatzen irakatsiko die 7 eta 13 ute bitarteko gaztetxoei.

Feria atrakzioak

Abuztuaren 31ra bitartean festa kutsua jarriko duten bakarrak umeentzako feria atrakzioak izango dira. Aurten, hala ere, ez dira Etxebarria parkean egongo eta Udalak zortzi barrutietako hamabi kokalekutan banatuko ditu. Guztira 36 feria-atrakzio eta hamabi txurro-denda izango dira, beraz, hiru atrakzio eta txurro-denda bat kokaleku bakoitzean. Eta irailaren 1etik 30era, Italiar Zirkua kokatuko da Etxebarria parkean.

Bestalde, Bilboko Alde Zaharreko merkataritza elkarteak pintxo beganoen lehen txapelketa antolatu du abuztuaren 19tik 29ra bitartean, alde zaharreko hamabost taberna eta jatetxeren parte hartzearekin.

Lehiaketaren helburua da «ukitu gastronomiko berezia ematea Bilboko Aste Nagusia ospatu behar zen egunetan eta, aldi berean, Bilboko Alde Zaharreko ostalaritzaren kalitatea eta berrikuntza azpimarratzea». Gainera, «gizartean gero eta presentzia handiagoa» duen janari mota hori nabarmendu nahi dute.

Pintxo lehiaketan parte hartzen dutenek osagai begetalak erabili beharko dituzte derrigor: perretxikoak, lekaleak, barazkiak, soja, humusa, tofua eta hainbat saltsa. Lehiaketak hiru sari banatuko ditu: publikoarena –horretarako bezeroek gustukoen dituzten pintxoak baloratu ahal izango dituzte boto-paperen eta parte hartzen duten lokaletan egongo den QR kode baten bidez–, epaimahaiaren saria; eta sormenaren saria.

Abuztu honetako beste berritasuna Plaza Barriko azokaren lekualdatzea izan da. Izan ere, pandemiagatik bertan behera geratu zen igandeetako azoka hori larunbatetan egiten hasi da abuztuan, eta bihar ere Areatzako aterpeetan egingo da. Lehen aterpean bertako produktuen ohiko merkatua egingo da, eta, bigarrenean, lehen Plaza Berrian egiten zena. Postuetan osasun arloko agintariek jarduera egingo den unean ezarrita dauzkaten segurtasun eta higiene neurri guztiak bete beharko dira.

Polizien arteko bilera

Bien bitartean, Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak bilera egin dute aste honetan, abuztuaren 21etik 29ra bitartean egingo diren ekintzak kontuan izanik martxan jarriko duten operatiboa planifikatzeko.

Atzo egindako adierazpenetan, Juan Mario Aburto alkateak esan zuen Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren artean koordinatutako dispositiboa aurten «oso garrantzitsua» izango dela.

Hala ere, eta «arrastorik ez emateko», ez zuen dispositiboaren xehetasunik eman, ezta egun horietan patruilatuko duten «uniformedun eta uniformerik gabeko» agenteen kopururik ere, ezta bereziki zainduko diren eremurik ere.

 

Las comparsas intentarán que la capital «recupere la sonrisa» entre el 26 y 29

Bilboko Konpartsak tratará de «ayudar a la capital a recuperar la sonrisa tras el dolor de Covid-19 y el cansancio de los confinamientos», para lo cual ha organizado las jornadas “Bilboko Irria”, que se desarrollarán entre los próximos días 26 y 29 de agosto, los últimos días en los que debería celebrarse la Aste Nagusia.

Las comparsas, que se han basado en «la filosofía del cuidado mutuo», quieren ofrecer a la ciudadanía «vida, deporte, cultura, identidad colectiva y compromiso para con Bilbo y para con la comunidad, siempre cumpliendo todas las medidas sanitarias».

Ayer, el alcalde, Juan Mari Aburto, advirtió de que el Ayuntamiento no ha autorizado ningún acto salvo cinco actividades, la mayoría relacionadas con talleres y juegos infantiles, y ninguna en El Arenal. Hoy a las 11.30 de la mañana, las comparsas presentarán los actos organizados, junto a las vías de inscripción y las medidas sanitarias a cumplir.

También han lanzado una campaña de bonos de ayuda para la organización de estas jornadas culturales que servirán, en definitiva, «para reforzar el modelo cultural y festivo que queremos impulsar entre todos y que merecemos los bilbainos y bilbainas».

Los bonos se podrán adquirir a cambio de un euro, a través de las comparseras o en cualquiera de sus actividades. Quienes compren los bonos entrarán en el sorteo de diez lotes de premios. Cada uno de los premiados obtendrá más de 50 premios, entre ellos materiales de comparsas, productos y servicios de varios comercios y colaboradores y comidas y bebidas para degustar durante Aste Nagusia de 2022. El sorteo será el 30 de octubre y el plazo para recoger el premio será de un mes, mientras que para las consumiciones habrá un plazo de un año.

Entretanto, Bilboko Konpartsak se ha sumado a la manifestación convocada por el Movimiento de Pensionistas de Bizkaia para este próximo lunes día 23 en Bilbo contra los recortes en pensiones y servicios públicos, y llama a la ciudadanía a participar en la misma.