NAIZ

Okupazioarekin aurrera jarraituko dute Hazparneko gaztetxeko lagunek

Prefeturak emandako kanporatze aginduari aurre egiteko helegitea jarri dute ekainaren 21ean Hazparnen hutsik zegoen etxean sartu ziren gazteek. Irailak 4an, 14.00tan, ezker paretan hitzordua eman diete herritarrei Hazparnek gaztetxe bat behar duela «denon artean» aldarrikatzeko.

«Herri bat, gaztetxe bat» aldarrikapena zabaldu dute, gaur arratsaldean eta larunbatean, Hazparneko gazteek. (Guillaume FAUVEAU)
«Herri bat, gaztetxe bat» aldarrikapena zabaldu dute, gaur arratsaldean eta larunbatean, Hazparneko gazteek. (Guillaume FAUVEAU)

Prefeturak Harparneko hiribarnean aspaldiko hutsik zegoen etxea okupatu zuten gazteei epemuga zehatza eman zien, agorrilaren30ean, eraikinatik ateratzeko. Biharamunean 10.30tan amaitzen zen epea. Izan ere gazte asanbladako kideek ordu horretan agerraldia egin dute gaztetxe berriaren kanpoko aldean, Davidenen etxean, beraien egitasmoarekin jarraitzeko duten determinazioa agerian uzteko.

 

Dagoeneko kanporatze aginduari aurre egiteko helegitea ezarri dutela auzitegian jakitera eman dute. Anartean okupatu duten etxean jarraitzeko asmoa dutela jakitera eman dute. Urte bat baino gehiago hutsik zen eraikin horretan konponketa lanak abiatu zituzten gazteek etxea okupatu eta berehala.

Zehazki kanporatze aginduan jasotzen ziren informazioak gezurtatu dituzte gazteek. Etxeko jabearen ordezkariak ziurtatu du 95 urteko emazte horren bizitokia dela gazteek okupatu duten etxea.

«Galdera xume bat baginuke orduan : nola bizi ditaike adin handiko emazte bat elektrizitateriketa urik gabeko etxe batean, eta komunak hautsiak diren etxe batean ? Nola bizi ditaike amatxi xahar bat errautsez betea den etxe batean ? Murruak arraildurazbeteak diren etxea batean ? Duela anitz urte dataz pasatuak diren janaria eta osasunmozkinak dituen etxe batean», galdetu dute gazte asanbladako kideek.

Kanporatze aginduaren kontra protesta egiteko gaur asteartean, 18.30tan, herriko plazan elkarretaratzea eginen dute. Handik gaztetxearen behin behineko egoitzara abiatuko dira, 20.00tan kontzertua antolatua baitute.

Bestalde, heldu den irailaren 4an, larunbatarekin, Hazparnen gaztetxe bat behar duela aldarrikatzeko protesta ekimena deitu dute. Ezker parean eman dute hitzordua, 14.00tan.

Urte t'erdi zain

Iragan agorrilaren 21ean abian gazteek abian eman zuten okupazio ekintza azaltzeko plazaratu zuten oharrean 2020ko urtarrilaren 30ean bere ateak itxi zituen Ttattola gaztetxeari aipamena egin diote gazteek. Gaurko agerraldian baliaturiko banderoletan aldarrikapen bera presente izan dute.

Gaztetxe zaharra itxi zutenetik Herriko Etxearekin elkarlanean jardun dute gazteek lokal berria atxikitzeko xede. Alta, Hazparne erdialdean aspalditik hutsik iren etxeak badira ere gazteek ez dute gaztetxe berria plantatzeko aukearik ukan.

NAIZi eskainitako adierazpenetan kexu agerti zen, atzo iluntzean, Iulen Vrignon gazte asanbladako kideak. «Urte eta erdi daramagu biltzen eta jarraitzeko prest gira; alta, proposamen konkreturik ez da egon, eta damutzen gara horretaz. Pentsatzen dugu beharbada lehenasunak ez direla ongi jarriak, gazteak ez garela behar bezala kontsideratuak».

Ildo beretik, okupazioa martxan eman zutenetik erakundetatik  izan duten erantzun eza nabarmndu dute gaurko agerraldian. Baita Isabelle Pargade auzapezak plazaraturiko komunikatuari erantzun diotelarik.

«Ekintza ilegal bat hautatu badugu ere, elkarrizketa eta negoziazioa beti hobetsi ditugu, baina borondate ona erakutsiz ere, partaide desberdinek bata bestearen kontra joaitendiren informazioak pasarazi dizkigute», salatu dute gazteek.