NAIZ

Hegoalderantz egin du Nafarroako Sareren Itzuliak, tartean Fran Balda omenduz

Lesakatik asteazkenean abiatu eta larunbatean Iruñea eta Berriozar artean amaituko den Sareren Nafarroako Itzulia Sakanan barna jarraitu du bidea bigarren jardunean. Bertan, martxoan istripuz zendu zen Fran Baldaren ahalegina eskertu eta txalotu du.

Sareren martxa ibiltaria Nafarroatik zehar. (Ahotsa.info)
Sareren martxa ibiltaria Nafarroatik zehar. (Ahotsa.info)

Bigarren jardunaldia egin du gaur ostegunean Sareren Nafarroako Itzulia, Bortzirietatik abiatu ondoren. Bost kilometrotako txandak eginez, Bortziriak, Malerreka, Basaburua-Imotz, Sakana eta Lizarraldetik ibili da jada ekimen hau.

Goiz partean Sakanan barrena ibili dira presoen eskubideak aldarrikatzen. Martxak geldialdi txiki bat egin du Arbizun. Hor ekitaldi txiki bat izan da Fran Balda sarekidearen (eta beste hainbat borroketan eragile) omenez. Ezker abertzaleko militante ezaguna martxoan hil zen, auto batek harrapatuta.

 

Arratsaldean Lizarraldean sartu da martxa.

Sarek antolatutako martxak Erribera, Tafallaldea, Izagaondoa, Agoitz, Artzibar, Aezkoa, Erroibar, Esteribar eta Iruñerria ditu zain.

Larunbatean 17.00etan manifestazio batekin borobilduko dute martxa, Iruñeko Cuatro Vientosetik abiaturik eta Berriozarrera helduz. Presoak etxeratzeko dinamika ez da hor amaitutako, hala ere. Lekukoa Arabak hartuko du hurrengo astean, antzeko martxa batekin, hilak 7 ostegunetik aurrera hain zuzen ere. Eta Donostian manifestazioa deitua du Sarek urriaren 23an, larunbatean.