NAIZ

Bagnaiak, hirugarrenez jarraian, 'pole'-a lortu du AEBtako Sari Nagusian

Francesco Bagnaia (Ducati) italiarrak bere hirugarren 'pole position' egin du jarraian. Austingo zirkuituko azkarrena izan zen Moto GP-ko 15. jardunaldian, Fabio Quartararoren frantsesaren (Yamaha) aurretik. 

Bagnaia azkarrena izan da AEBtako Sari Nagusiko sailkapen lasterketan. (Mirco LAZZARI / AFP)
Bagnaia azkarrena izan da AEBtako Sari Nagusiko sailkapen lasterketan. (Mirco LAZZARI / AFP)

Francesco Bagnaia (Ducati) italiarrak bere hirugarren 'pole position' egin du erreskadan Austingo (Texas) zirkuituan. Igande honetan, AEBtako Sari Nagusia jokatuko da, Moto GP denboraldiko 15. jardunaldia, eta lau lasterketen faltan, Fabio Quartararo da lider nagusia, 48 puntuko aldearekin Ducatiko italiarrarekiko. 

Bagnaiak, baina, azken bi Sari Nagusiak irabazi ditu –San Marino eta Aragoikoa– eta beraz, 22 puntu murriztearekin batera oraindik azken hitza esateko dagoela erakutsi du. Austingo entrenamenduetan azkarrena izateak ere are estuago jartzen du igande honetako lasterketa.  

Hauez gain, badaude beste hiru pilotu oraindik ere garaipena eskuratu dezaketenak, nahiz eta aukerak txikiak izan: iazko txapeldun Joan Mir  (Suzuki, sailkapeneko 3. postuan eta 67 puntura), Johann Zarco frantziarra (Ducati, 93 puntura) eta Jack Miller australiarra (Ducati, 94 puntura). 

Teorian, Austingo zirkuitua nahiko egokia da Ducati motoentzat, motor indartsua probestu baitezakete 1,2 kilometroko luze zuzenean. Hala ere, Yamahak podium gehiago ditu (6 kontra 4).

Ostiral goizean euritsua izan bazen ere, orduz geroztik eguraldiak hobera egin du. Larunbat honetako eguraldia beroa eta lainoekin estalia egon da eta aurreikuspenen arabera, horrela mantenduko da igandean.

Lasterketako 20 itzulietan –guztira 110 kilometro–, zailtasun nagusia 2., 3. eta 10. biretan negoziatzeko bereziki zailak diren uhinak eta gorabeherak izan beharko lirateke.

Maverick Vinales katalanak (Aprilia) ez du parte hartuko Sari Nagusi honetan pasa den astean bere lehengusu Dean Berta Viñalesek bizia galdu baitzuen lasterketa batean. 

Pasa den urteko AEBtako Sari Nagusia bertan behera geratu zen eta aurtengoan, publikoarekin lehiatuko da. 

Sailkapen lasterketako xehetasun guztiak, NAIZen orrialde berezian ikusi ditzakezue.