![Soldadu britainiarrak erregaia banatzeko formakuntza jasotzen Thurrock-en. (HANDOUT/AFP)](/media/asset_publics/resources/000/836/903/article_main_landscape/gasolina.jpg)
Herrialdeak erregai erreserba nahikoak dituela ziurtatu du Gobernu britainiarrak, baina ez daukate garraiolari nahikorik gasolina eta diesela banatzeko. Hortaz, garraiolarien faltak eragindako hornidura krisia baretzeko militarrak hasi dira erregaia garraiatzeko lanetan.
Duela astebete inguru ekin zioten militarrak garraiolari lanetarako prestatzeko operatiboari.
Hoyer enpresak, BP enpresako gasolinaren banaketaz arduratzen denak, 65 soldadu prestatu ditu banaketa lanetarako. Soldadu hauei beste 135 batuko zaizkie datozen egunetan, zeinak horietako ehun gidariak diren.
Eskozia eta Galesen egoera zertxobait hobetu bada ere, Britainia Handiko hegoaldean eta Londresen gasolindegien %20k itxita jarraitzen dute oraingoz.
Bere aldetik, garraioaren sektorearen eskaerei muzin eginez, Boris Johnson lehen ministroak garraiolari atzerritarrentzat aldi baterako baimenduko dituen bisak 5.000 izango direla berretsi du. Izan ere, Johnsonek argudiatzen du langile etorkinengan sostengatu beharrean industriak esfortzu handiagoa egin behar duela langile britainiarrak erakartzeko: «Egin behar dena lana erakargarriagoa egitea eta soldata altuagoak opatzea da».
Hori horrela, gobernuburuak azaldu du «lan kualifikatuak» eta «soldata altukoak» nahi dituztela Britainia Handian. Bestalde, herrialdea Brexitaren osteko «doikuntza fasean» dagoela aitortu du.
Hornidura krisiaren hedapena
Erregaiaren sektorea ez da garraiolarien faltak kaltetuko duen bakarra. Elikagaien sektoreak ere hornidura falta aurreikusten baitu gabonetako kanpainarako. Haragi ekoizleek ohartarazi dute indioilarra eta txerrikia banatzeko arazoak izan ditzaketela datozen hilabeteetan.
Automozioan eta industria farmazeutikoan ere gauza bera ohartarazi dute. Erresuma Batuko AIMP patronal farmazeutikoak abisatu du krisiak bere horretan jarraitzen badu atzerapenak egon daitezkeela banaketan eta horrek «estresa» eragin dezakeela hornidura katean. Hala ere, oraingoz sendagaiak garaiz iristen ari zaizkie pazienteei.
Hori horrela, Gobernuari kontingentzia plan «sendoak» diseinatzeko eskatu diote, krisiak jarraituz gero entregak garaiz heltzen direla bermatzeko.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)