ENBA Euskal Nekazarien Batasunak eta EHNE Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunak «baserritarren etorkizunarekin konprometituta daudela» dioten eragile guztiei eskatu diete ekoizten duten behi-okela «modu duinean ordaintzeko bidea egin dezatela», sektorea «haragi bizitan» dagoelako.
«Kostuen prezioa disparatzeak eta gure produktuengatik ordaintzen zaiguna erabat izoztuta egoteak eragiten du itolarria sektorean», azaldu dute ohar baten bidez.
Diotenez, kasu batzuetan kontsumitzaileak ordaintzen duena eguneratu behar da, eta, aldi berean, «bitartekarien kostuak murriztu eta marjinak estutu, baserritarrari bere lana duintasunez ordaindu nahi bazaio. Horretarako, ezinbestekoa da haragi-kateko kide guztiak jabetzea baserritarrek bizi dugun egoeraren larritasunaz, eta elkarrekin lan egitea konponbideak aurkitzeko».
EHNE eta ENBAren ustez, «irtenbideak haragiaren ziklo osorako planteatu behar dira; izan ere, egoerak horrela jarraituz gero, jarduera desagertu egingo da». Honek biodibertsitateari kaltea ekarriko lioke, «bertako arrazak mantentzeak ez bailuke etorkizunik izango».
«Dagoeneko txahal haragiaren kanal/kiloko 50 xentimoko gainkostua dugu baserritarrok. Elikadura Katearen Legeak ezartzen duenaren arabera, produktua ekoiztea kostatzen dena baino gutxiago ordaintzea ez da legal», salatu dute.
Testuinguru horretan, EHNEk eta ENBAk «baserritarren etorkizunarekin konprometituta» dauden eragile guztiei eskatu die «baserritarrok ekoizten dugun haragiaren prezioagatik ordaintzen zaiguna modu duinean ordaintzeko bidea egin dezatela, beti ere, kostuz gainetik eta etorkizuna izateko irabaziak bermatuz».
Azkenik, azpimarratu dutenez, «tokiko elikadura izango da etorkizuneko jendartearen biziraupena bermatuko duen gakoa, beraz, ezin dugu baserririk ez jarduerarik desagertzen utzi».

Euskal Herria
«Tenemos 58 personas saliendo de prisión cada día, hay que fortalecer Harrera»
Euskal Herria
El caso Cabacas, «insuficientemente clarificado» según el memorial inaugurado en Bilbo
Musika
Muguruza lleva ‘Sarri Sarri’ a Martutene 39 años después de la fuga que la inspiró
Euskal Herria
Jone Goirizelaia, abogada de Cabacas, espera que se corrija el error del memorial
Euskal Herria