Bilboko Iberdrola Dorrearen aurrean egindako elkarretaratze batekin hasi da Estatuko indar independentistek argindarraren prezioaren etengabeko igoeraren aurka deitutako mobilizazio eguna. Dozenaka lagun bildu dira eraikin ikonikoaren aurrean txistuka eta lapikokadaka.
Concentración frente a la Torre Iberdrola, en #Bilbao, para denunciar el continuo aumento de la tarifa eléctrica#DeskonektatuElektriketatik
— Asier Robles (@asierrobles) October 8, 2021
Las fuerzas independentistas del Estado han convocado un apagón eléctrico para hoy desde las 22:00 hasta las 22:30. pic.twitter.com/KlaV9YFaVa
«Herritarren aurka egiten ari den iruzur handi bat da, gobernuek, enpresa elektrikoek eta horiek guztiek partekatzen dituzten interes ekonomikoek sortua», diote mobilizazioa deitu duten alderidiek (EH Bildu, ERC, Junts, CUP, BNG, Més per Mallorca eta Més per Menorka).
Bideo honen bidez, Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak elektrizitatearen «iruzurraren» gakoak azaldu ditu:
¿Tienes un ratito para entender algunas claves del timo eléctrico? He tratado de explicar el gigantesco atraco que están ejecutando las grandes eléctricas.
— Mikel Otero (@otero_mikel) October 7, 2021
Este viernes necesitamos tu empuje para detener este escándalo. ¡Qué nos oigan! #DeskonektatuElektriketatik pic.twitter.com/QcmCAzozYs
Protesta nagusia iluntzean izango da. ‘Deskonektatu elektriketatik!’ lelopean, indar independentistek itzalaldi elektrikoa eta kazola-jotzea deitu dute 22.00etatik 22.30era. Herriz herri eta auzoz auzo mobilizazioak deitu dira itzalaldiari indarra emateko.
«Enpresa elektrikoen oligopolioaren eta haien mehatxuen aurkako fronte komun bat behar da, bai eta Espainiako Gobernuak iruzur elektrikoari egituraz aurre egiteko duen gelditasuna salatzeko ere», nabarmendu dute.
Euskal gehiengo sindikala eta beste hainbat eragile sozial ere batu dira Herrialde Katalanetan, Galizian eta Euskal Herrian izango den mobilizaziora.