NAIZ

Hamiltonek «polea» lortu du Turkian, baina Bottasi «utzi» dio ingelesak zigorra izango baitu

Lewis Hamilton 1 Formulako zazpi aldiz munduko txapelduna azkarrena izan da Turkiako Sari Nagusiko sailkapenean, baina hamar postu galduko ditu igande honetako lasterketan bere kotxeko motorraren barneko unitate konbustioa aldatzeagatik. Hala, bere taldekide Valtteri Bottas aterako da lehenengoa.

Lewis Hamilton eta Valtteri Bottas Mercedeseko taldekideak Turkiako Sari Nagusiko sailkapena ostean. (Umit BEKTAS/AFP)
Lewis Hamilton eta Valtteri Bottas Mercedeseko taldekideak Turkiako Sari Nagusiko sailkapena ostean. (Umit BEKTAS/AFP)

Lewis Hamilton (Mercedes) ingelesak, 36 urterekin, markak hausten jarraitzen du 1 Formulan. Larunbat honetan bere ibilbideko 102. polea eskuratu du, kasu honetan Istanbul Parkeko zirkuituan korrituko den Turkiako Sari Nagusiko sailkapenean. Ingelesak, gurpil bigunekin, 5.338 metroko pista 1:22.868ko denboran egin du.

Hala ere, Hamiltonek hamar postu galduko ditu biharko lasterketako irteeran bere kotxeko motorraren barneko unitate konbustioa aldatu baitu eta honek zigorra dakar. Hamaikagarren aterako da. Hala, bere taldekide Valtteri Bottas aterako da lehen postuan, eta bere atzetik Marx Verstappen herbeheretarra (Red Bull).

Bigarren ilaratik Charles Leclerc monakoarra (Ferrari) eta Pierre Gasly frantziarra (Alpha Tauri) aterako dira, sailkapenean laugarren eta bosgarren amaitu ostean, baina postu bat aurrerago aterak dira Hamiltonen zigorragatik.

Fernando Alonso (Alpine), Sergio Perez (Red Bull). Lando Norris (McLaren), Lance Stroll (Astin Martin), Yuko Tsunoda (Alpha tauri) eta Sebastian Vettelek (Aston Martin) lehenengo hamar postuak ostauko dituzte.

Bestalde, Carlos Sainz madrildarrak (Ferrari) Istanbulera isitsi aurretik bazekien azken postuan aterak zela bere Ferrariko motorra aldatzeagatik, eta bigarren txandan geratu da kanporatuta. Ez zuen denborarik egin eta bere presentzia erabili zuen bere taldekie Charles Leclerci laguntzeko. Monakoarrak madrildarraren arrastoa jarraitu zuen ahalik eta denbora onena egiteko.

Turkiako Sari Nagusiko datu guztiak NAIZeko webgune berezian kontsulta daitezke.