![Erreka Taldea enpresa. (Tulankide)](/media/asset_publics/resources/000/840/688/article_main_landscape/erreka.jpg)
Erreka kooperatibak egoitzak ditu Antzuolan, Bergaran, Mexikon, Txekiar Errepublikan eta Txinan, eta Mondragon Taldearen parte da. Aurten 60. urteurrena ospatuko du eta «dibertsifikazioa, berrikuntza irekia, hazkunde iraunkorra, digitalizazioa eta kalitatezko enplegua sortzea» izango dira etorkizunerako finkatu dituen erronkak.
Ekitaldi nagusia azaroan izango da, eta «enpresak bere ingurunearekin duen harremana, kooperatiba osatzen duten emakume eta gizonekin duen konpromisoa eta 2021-2024 plan estrategikoaren barruan dauden etorkizuneko proiektuak» balioetsiko ditu, adierazi dutenez.
Ekitaldi nagusia azaroan izango da, eta «enpresak bere ingurunearekin duen harremana, kooperatiba osatzen duten emakume eta gizonekin duen konpromisoa eta 2021-2024 plan estrategikoaren barruan dauden etorkizuneko proiektuak» balioetsiko ditu, adierazi dutenez.
Enpresak «‘biotech’ sektoreko enpresa eta zentro teknologikoekin lankidetza sustatuko du». Gainera, Errekak torlojugintza eraldatu egin du eta soluzio adimentsuei esker, aeronautika, eolikoa, meatzaritza edo azpiegituetara egokitzeko moduak bilatu ditu. Osasun sektorera eta etxebizitzetako mugikortasunera ere jarri dira begira.
Errekaren proiektua 1961ean hasi zen Bergarako biltegi txiki batean, eta, gaur egun, 450 pertsona baino gehiago enplegatzen ditu. Torlojugintzan hasi zen lanean, eta 1968an plastikoak injektatzeko negozioa sartzearen aldeko apustua egin zen, zapaten takoiak eta tapak sortuz.
1969an Kutxarekin elkartzeko kontratua sinatu zuen, eta egungo Mondragon Korporazioaren emaitza izan den enpresa-taldean sartu zen. 1982an, Erreka enpresak automatismoen negozioa garatu zuen, pertsiana-jasogailuetarako motorrak fabrikatzeko patente bat erosita. Negozio horrek garaje-ateen automatizazioari eta, ondoren, oinezkoentzako ate automatikoen diseinuari, fabrikazioari eta instalazioari irtenbideak emateko bilakaera izan zuen.
Covid-19ak sortutako krisiak kooperatibaren negozio-planak hankaz gora jarri ditu; «benetako erronka» izan da merkatuen aldaketak eta lehengaien eskasia eta prezio igoera. Hala ere, enpresatik azpimarratu dutenez, «krisi bat izan zitekena, Errekak eraldaketarako aukera bihurtu du, eta negozioetan hazkunde handiak izan ditu». Kooperatibak 60 milioi baino gehiago fakturatu ditu 50 herrialdetan egindako salmentei esker.
![Donostiako_piratak_elkarrizketa](/media/asset_publics/resources/001/144/741/article_thumb_horizontal/Donostiako_Piratak_Elkarrizketa.jpeg)
Donostiarra
«Hau ere bada erreibindikazio bat, geureak diren kaleak berreskuratzearena»
![Perseidak_naiz](/media/asset_publics/resources/001/145/029/article_thumb_horizontal/Perseidak_Naiz.jpg)
Euskal Herria
¿Cómo ver las Perseidas? La lluvia de estrellas que no te puedes perder
![Acdc](/media/asset_publics/resources/001/145/041/article_thumb_horizontal/ACDC.jpg)
Musika
AC/DC: El origen de una leyenda contada desde los márgenes
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)
Euskal Herria
«En Polonia me torturaron e indujeron al suicidio»; entrevista a Pablo González en Rusia
![Piratak2](/media/asset_publics/resources/001/145/816/article_thumb_horizontal/piratak2.jpg)
Donostiarra