BABESLEDUN EDUKIA

+INDUSTRY, industriaren urteko topaldia BECen izango da

Urriaren 26tik 28ra, BECek 4.0 industriari zabalduko dizkio ateak, bertan +INDUSTRY, fabrikazio aurreratuko Estatuko plataforma nagusia izango baita. Topaldian, Addit3D, Bedigital, Industry Tools, Maintenance, Pumps & Valves eta Subcontratación azokak antolatuko dira aldi berean, baita WORKinn ere.

Hiru egunez 600 enpresa inguru bilduko dira BECen +INDUSTRY topaldian.
Hiru egunez 600 enpresa inguru bilduko dira BECen +INDUSTRY topaldian.

Hiru egunez, Bilbao Exhibition Centre-n 600 enpresa erakusketari inguru buru-belarri arituko dira bere arloko nobedade eta aurrerapen nagusiak aurkezten. Horrela, BEC negoziogune bilakatuko da, erabat espezializatutako bisitariak eta lehen mailako firmak, Estatukoak nahiz atzerrikoak, elkartuko baitira. Industriaren urteko topalditzat jo da +INDUSTRY, eta ibilbide interesgarria eskainiko du sektore, jarduera, produktu eta zerbitzuetan barrena, sustapen-erakusleiho biribil eta erakargarri batean, merkataritzaren eta teknologiaren ikuspegitik.

Aurtengo +INDUSTRY-k bere profila indartu du negozioetarako eta ezagutza eskualdatzeko toki gisa, jarduera-egitarau mamitsu baten eskutik: hitzaldiak, erakustaldiak zuzenean, Innovation Workshops-ak eta B2B eta networking topaketak. Azken nobedadeak ezagutzeko eta azokan bertan probatzeko ematen duen aukerari esker, toki paregabea da plataforma, industriak indarrak batu ditzan, eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko, ezagutza partekatzeko, konponbide berriak zuzenean eskura jarri edo erakusteko edo inbertsioak eta itun estrategikoak aztertzeko gaitasuna sendo dadin. Azken finean, maila guztietan negozio-aukerak sortzea da helburua.



AZOKAK BATUZ, INDUSTRIA SORTUZ

BEDIGITAL
 
BeDigital-ek hirugarren edizioa egingo du eskaintza teknologiko berritzaileenaren eskutik; hortaz, industriaren eraldaketa digitalerako erreferentzia-leku gisa sendotuko da. Produktua erakutsi eta aurkezteko aldea eta biltzar eta networking aldea elkartuko ditu topaketak.

PUMPS & VALVES
 
Pumps & Valves Industria Prozesuetarako Ponpen, Balbulen eta Ekipamenduko Sistemen Nazioarteko Azokak erakusketa-formatua izango du. Halaber, aipatzekoa da hitzaldi-programa oso espezializatua izango duela, zeinaren bidez bisitariek, enpresa erabiltzaileen eta ingeniaritza-enpresen kasu arrakastatsuen eskutik, fluidoen prozesuen ekipamenduetarako azken teknologia ezagutzeko aukera izango duten.

MAINTENANCE
 
Sektoreko azoka nagusia da Maintenance, Mantentze Industrialaren Nazioarteko Azoka, eta mantentze-sektoreko profesionalei toki propioa emango die elkartzeko, informazioa trukatzeko eta konponbide, teknologia eta material interesgarriak eskuratzeko, ekoizte-prozesua optimiza dezaten. Topaketa horretan, jardunaldiak, Innovation Workshops-a eta trukaketa profesionalerako beste toki batzuk eta erakusketa-eremu bat bateratuko dira. Aldi berean, IMIC-Industrial Maintenance Innovation Conference-ren hirugarren edizioa hartuko du.

INDUSTRY TOOLS BY FERROFORMA

Industry Tools Industriarako Erreminten eta Horniduren Nazioarteko Azokak bigarren edizioa egingo du aurten Bilbao Exhibition Centren. 2019. urtean ekindako bideari jarraiki, azokak merkataritzako konponbideak eta proposamenak eskainiko ditu, merkatu eta produktu berriei bidea zabaltzeko, aukera berrietan lan egiteko gaitasuna erraz dezaten, industriako sektoreetan, hala nola aeronautikan, automobilgintzan, tren-sektorean edo eraikuntzan sartzen, eta burdindegiak, instalatzaileak, industriako hornidurak eta banaketa handia kontuan hartzen.

SUBCONTRATACIÓN
 
Subcontratación azokak, enpresa txiki eta ertainentzako fabrikaziorako prozesu eta ekipamenduen Estatuko azoka bakarrak, aurreko edizioen merkataritza-eskema bera izango du: erakusketarako eremu bat eta beste bat formatu handiko B2B topaketetarako.  Azokaren alde erakargarrienetako bat Industria Azpikontratazioaren Europako Topagunean parte hartzeko aukera izango da.

ADDIT3D
 
ADDIT3D, Fabrikazio Gehigarriaren eta 3D Inprimaketaren Nazioarteko Azoka, fabrikazio gehigarriaren eta 3D inprimaketaren gaineko Estatuko industria azoka profesional bakarra da. Erakusketa-eremuak hitzaldi eta networking atalarekin partekatuko du protagonismoa; goraka ari den sektore horren gakoekin loturiko kontzeptu askoren erreferentzia- eta eguneratze-topagunea da.

WORKINN

Talentua identifikatzea eta enpresei profil gaituenak eskaintzea da WORKinn-industri enpleguaren Estatuko azoka bakarraren helburu nagusienetako bat. Bosgarren edizioan makina-erremintako eta fabrikazioko teknologia aurretuenen sektoreko izangaiak eta beharrak betetzeko talentu bila ari diren firmak elkartuko dira berriro.