2009
AZAROAK 14 • Altsasuko Adierazpena. Herri horretan egindako agerraldian, ezker abertzaleko dozenaka militante ezagunek eman zuten ezagutzera “Prozesu demokratikorako lehen urratsa: Ezker Abertzalearen oinarriak eta borondatea” dokumentua. Abiarazitako barne eztabaidaren baitan, etorkizuneko norabidea markatu zuen eta aldaketaren tamaina jendaurrera ekarri zuen.
2010
OTSAILAK 15 • “Zutik Euskal Herria”. Egun gutxi batzuk lehenago egindako batzarretan ezker abertzaleko oinarriek ebazpena onartu zutela jakinarazi zen, eta horrela estrategia aldaketa erabat berretsita geratu zen.
MARTXOAK 29 • Bruselako Adierazpena. Gatazken konponbidean izen handiko 21 pertsonak eta elkartek sinatuta aurkeztu zuen Brian Currinek Bruselan, ETAri su-eten iraunkorra eta egiaztagarria eta Espainiako Gobernuari erantzun egokia eskatzeko.
IRAILAK 5 • ETAren agiria. Erakunde armatuak otsailean «eraso ekintza armaturik ez burutzeko erabakia» hartu zuela iragarri zuen. BBCk zabaldu zuen berria.
IRAILAK 25 • Gernikako Akordioa. Euskal Herriko 28 eragile politiko eta sozialek akordio bat sinatu zuten konponbide prozesu baten alde, indarkeriarik gabeko agertokia eta elkarrizketa politikoa oinarri.
URRIAK 1 • Nazioarteko Harreman Taldea. Bruselako Adierazpenak horrelako talde bat osatzea erabaki zuela iragarri zuen Brian Currinek. Horren osaera hurrengo otsailean, 2011. urtean, ezagutu zen.
2011
URTARRILAK 10 • Su-etena. Nazioarteko komunitateak egiaztatu ahalko zuen su-eten iraunkor eta orokorra jasotzen zuen adierazpena eman zuen ezagutzera ETAk. Urtarrilaren 8ko data zuen agiriak.
URTARRILAK 6 • Sorturen estatutuak. Indar politiko berria legeztatzeko estatutuen aurkezpena egin zuten Rufi Etxeberriak eta Iñigo Iruinek, Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian. Estatutuetan indarkeriaren erabilera arbuiatzen zen espresuki.
MAITZAK 22 • Bildu hauteskundeetan. Apirilaren 3an bere burua aurkeztu zuen koalizioak udal eta foru hauteskundeetan oso emaitza onak lortu zituen. Hasiera batean legez kanpo utzi bazuten ere, azkenean, maiatzaren 4an, Espainiako Konstituzio Auzitegiak hautagaitzak baimendu zituen.
IRAILAK 28 • Nazioarteko Egiaztatze Batzordea. ETAren su-etena egiaztatzeko udan sortu eta eragileekin hainbat bilera izan ostean, bere burua aurkeztu eta bere osaeraren berri eman zuen publikoki.
URRIAK 17 • Aieteko Konferentzia eta Adierazpena. Konponbiderako osagaiak aurkeztu zituzten nazioartetik etorritako ospe handiko pertsonek.
URRIAK 20 • Borroka armatuaren amaiera. Aieteko Konferentziari erantzunez, ETAk adierazpena egin zuen.