«Futbol jokalaria naiz eta homosexuala naiz». Josh Cavallo futbolariaren hitzak dira hauexek. Eta oraindik ere notizia izaten jarraitzen du, gizonezkoen futbolean oso kasu gutxi atera direlako argitara, beldurra eta oraindik ere hain errotuta dauden isekengatik.
Sare sozialen bitartez helarazi du mezua Australiako lehenengo mailan (A-League), Adelaide Club taldean, jokatzen duen jokalariak. «Futbolean jokatu eta errespetuz tratatu nezatela soilik nahi dut», gaineratu du.
— Josh Cavallo (@JoshuaCavallo) October 27, 2021
Hala, 21 urteko futbolari australiar hau oraindik ere futbolari profesional izanda homosexuala dela adierazten duen bakanetakoa da. Ez da lehendabiziko futbol jokalaria, historian zehar gutxi batzuk adierazi baitute, gehienek behin futbola utzita egin izan duten arren –Thomas Hitzlsperger edo Robbie Rogers, kasu–. Andy Brennan australiarrak, esaterako, Australiako Bigarren Mailan jokatzen zegoela adierazi zuen, lehenago gorengo mailan ere jokatutakoa zen.
Hala ere, ez da inoiz urrats erraza izan. Justin Fashanuk, esaterako, homosexuala zela adierazi zuen 1990. urtean, oraindik futbolaria zela, eta urte batzuk geroago (1998an) bere buruaz beste egin zuen, tartean sexu eraso bategatik ikertua zenean.
Australiar honek adierazi du Justin Fashanuren kasua buruan eduki duela urrats hau ematerako garaian, bere kasuak zer pentsana eman baitzion. Nolanahi ere, Cavallok onartu du «oso nekagarria dela ahalik eta ondoen jokatzen saiatu eta bizitza bikoitza eramatea, inori opa ez diodan zerbait da».
«Bidaia bat izan da nire bizitzako puntu honetara iristea, baina ezin naiz zoriontsuagoa izan armairutik ateratzeko hartutako erabakiagatik. Sei urtean egon naiz borrokan nire sexualitatearekin eta borroka hau alde batera uztearekin pozik nago», azaldu du.
«Txikitatik amesten nuena betetzeko nor naizen izkutatu behar izateak lotsarazten nau», onartu du eta gehitu du nola gay izateagatik ikasi behar izan zuen bere sentimenduak alde batera uzten: «Futbolari profesionalaren molde horretan enkajatzeagatik».
We stand alongside @JoshuaCavallo for proudly being true to himself and will continue to love and support him as a member of our beautifully diverse family.
— Adelaide United (@AdelaideUnited) October 27, 2021
Era berean, bere talde Adelaide Club eta taldekideen babesa eskertu nahi izan du –klubak komunikatu bat ere atera du bere babes osoa adieraziz– eta beste futbolari homosexualentzat eredu izan nahi duela ziurtatu du.
Gogoratu behar da, ez duela asko, Ingalaterrako Premier League txapelketako jokalari batek ere onartu zuela bere homosexualitatea baina, kasu honetan, beldurragatik eta bera babestu asmoz, ez du bere nortasuna argitara eman. Oraindik ere, gizonezkoen futbolaren kasuan asko baitira sexu identitatearekiko irainak eta mespretxuak.
Babes mezuak
Argitaratu bezain laster, ez dira gutxi izan jaso dituen babes mezuak, izan futbolari profesional, klub edo zaletuen aldetik. A-League txapelketa bera –tartean Bundesliga edo Premier League– edota euskal talde ezberdinak dira horren adibide.
Congratulations Josh! Well done @AdelaideUnited for creating a safe and inclusive space.
— Isuzu UTE A-League (@aleaguemen) October 27, 2021
Football is a game for all - if you love the game, you’re welcome here. ❤️⚽️ https://t.co/lhsoL2r652
️ 헣헥헢헨헗 ️ https://t.co/4HzuZgKCl0
— Real Sociedad Fútbol (@RealSociedadEUS) October 27, 2021
✊️ Proud of you, Josh!
— Athletic Club (@athletic_eus) October 27, 2021
Eskerrik asko. Harro!#AthleticClub 女 https://t.co/NOuc6Hm7tb
️ Zutaz harro, @JoshuaCavallo https://t.co/NOZA3kPEls
— Deportivo Alavés (@Alaves_eus) October 27, 2021
Orgullosos de ti, @JoshuaCavallo
— SD Eibar (@SDEibar) October 27, 2021
Harro, oso harro. Proud of you https://t.co/rWKmKWQ2kb
Entitate edota futbol taldeez gain, Cavallori babesa adierazi diote Gerard Pique Bartzelonako jokalari eta Antoine Griezmann Atletico Madrileko jokalariak, besteak beste. Gary Lineker jokalari ohiak ere babestu du emandako urratsa.
Proud of you @JoshuaCavallo ✊❤️ pic.twitter.com/VRU5Dda0s8
— Antoine Griezmann (@AntoGriezmann) October 27, 2021
Hey @JoshuaCavallo, I don’t have the pleasure to know you personally but I want to thank you for this step that you take. The world of football is far behind and you are helping us move forward. https://t.co/pe8xdJl15i
— Gerard Piqué (@3gerardpique) October 27, 2021
Beautifully done. https://t.co/3NQmnd5Dl3
— Gary Lineker (@GaryLineker) October 27, 2021