NAIZ

Araban hasiko da, 2022an, sexu abusuen adingabeko biktimei arreta emateko Barnahus programa

Barnahus ereduaren proiektu pilotua «datorren urtean» jarriko da abian Araban, eta aurretik, azaroaren 12an, jardunaldi bat antolatuko da «Barnahus eredua Euskadiko errealitatera egokitzeko txosten zehatza ezagutzeko».

Barnahus proiektuaren aurkezpena. (IREKIA)
Barnahus proiektuaren aurkezpena. (IREKIA)

Abusuen biktima diren adingabeei arreta integrala emateko Barnahus eredua 2022. urtean jarriko da abian, Beatriz Artolazabal Lakuako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak ostiral honetan Gasteizko Legebiltzarrean iragarri duenez. Horretarako, proiektu pilotu bat egingo da Araban.

Horrela, Artolazabal sailburuak iragarri du Barnahus ereduaren proiektu pilotua «datorren urtean» jarriko dela abian Arabako lurralde historiokoan eta zehaztu du «profesionalei prestakuntza emateko lanean» ari direla eta, horretarako, ereduaren ezaugarrietara bereziki egokitzen saiatzen ari direla.

Oihana Etxebarrieta EH Bilduko legebiltzarkideak egindako galderari eman dion ahozko erantzunean, Artolazabalek argitu du Barnahus ereduaren aplikazioa ez dela bera «Islandian edo Ameriketako Estatu Batuetan eta Danimarkan», eta iragarri du datorren azaroaren 12an Save the Children erakundeak erakundearteko eta sailarteko talde teknikoekin EAEren errealitatera egokitzeko eginiko lana aurkeztuko dela jardunaldi batean.

Sailburuak esan du Legebiltzarreko talde politiko guztiak gonbidatu daudela jardunaldi horretara, «Barnahus eredua Euskadiko errealitatera egokitzeko txosten zehatza ezagutzeko».