«Nire itsasora itzuli naiz, bidaian joateko aurrera. Ta ezkutatu dudan kemena berreskuratzera». Honela dio duela hilabete argitaratutako diskoaren ‘Kemena’ abestian Aiora Renteriak. «Kemena» itzuli nahi izan dio gizarteak bilbotarrari umetokiko minbizia dela eta, orain zainketa pertsonala lehentasuna duela eta tarte batean kantatzeari uko egingo diola jakinarazi ostean.
24 urte daramatza Renteriak taldearen ahotsa izaten eta denbora guzti honetan eszenatokietatik helarazi duena itzuli nahian, sare sozialetatik elkartasun mezu andana zabaldu dira. Facebooken, esaterako, 1.000 erantzunetik gora ditu taldearen iragarpenak eta 360, Instagramen.
Gatibuk «laster oholtza elkarbanatzeko» gogoa nabarmendu du, Izarok «zaindu» eskatu dio eta Gorka Urbizuk bere «ahots berdingabearen zain» geratuko dela azpimarratu. Eta Euskal Herritik haratagoko mezuak ere badira. Rozalen abeslariak, adibidez, «energiaz betetako milaka besarkada» bidali dizkio.
«Indarra» eta «kemena» izan dira arlo eta toki ezberdinetatik iritsi diren mezu horiek gehien errepikatu dituzten hitzak. Kultura munduan egiten ari den arrastoa nabarmena izan da. Aipatu bezala, musika talde ugarik helarazi diote babesa eta Hatortxu Rock, Arizkun Rock edo Iruña Rock bezalako jaialdiek edo BIRA kultur guneak ere bidali dituzte besarkadak.
Laster oholtzaren gainean elkartuko gara! Ziur gaude! Bitartean besarkada estu bat eta asko zaindu Aiora! @zeamaysrock pic.twitter.com/4bOiil8DB4
— Hatortxurock (@Hatortxurock) October 31, 2021
Eta ez bakarrik musika eremutik. Andoni Agirregomezkorta aktoreak, besteak beste, abeslariak oholtza gainean erakusten duen indarra jarri du balioan, gaitzari aurre egiteko ere.
Ahots horrek duen indarra ez da ezerezetik ateratzen, emakume indartsu baten bihotz ta hesteetatik baizik. Indar horri esker gaindituko duzu gaitz nazkagarri hau, Aiora. Ta hemen egongo gara denak zure garaipenerako bidea ikusteko #aiorarenteria @zeamaysrock
— A. Agirregomezkorta (@Andoni_Agk) November 2, 2021
Politikatik ere asko izan dira bilbotarrari maitasuna helarazi nahi izan diotenak. EH Bilduko Mertxe Aizpurua edo Bakartxo Ruiz kasu.
Nire bizitzako momentu eder asko @zeamaysrock eta Aiorarekin lotzen ditut.
— Bakartxo Ruiz (@BakartxoR) November 1, 2021
Zure ahotsa entzuteak ematen didan bizipoza eta zoriontasunaren pareko indarra, maitasuna eta besarkada beroa Iruñetik. Maite zaitugu! https://t.co/ZBKTzjBX4X
Baina ez dira bakarrak izan. PSEko idazkari berri den Eneko Anduezak ere izan zuen bere keinua. »Gure bizitzetan zeuen kanta berrien zain egongo gara! Bitartian, asko zaindu, eta gure animorik beroenak sentitu». Baita Elkarrekin Podemoseko Miren Gorrotxategik ere.
Besarkada itzela bidali nahi diot Aiora Renteriari. Hartu behar duzun atsedenaldia zaintzeko.
— Miren Gorrotxategi (@MiGorrotxategi) November 1, 2021
Bitartean zure musikaz gozatzen segituko dugu. @zeamaysrock gure bizitzako momentu askotan dago. Animo talde osoari ❤️
Gaur honekin geratzen naiz https://t.co/BvA6xbUNmL
Iñaki Sotok, GARA egunkariko zuzendariak ere, igorri zion babesa.
Besarkada bat, Aiora. Eta mila esker. Jaso ezazu bueltan zuek beti eman diguzuen babesa. https://t.co/vazRs2yyRd
— GARA Iñaki Soto (@gara_isoto) November 1, 2021