Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleek kanpaldia egin dute aste honetan euskaraz ikasi nahi dutela adierazteko. Lau egunez solasaldiak, protestak eta gozamena uztartu dituzte Arrosadiako campusean. Eta larunbat honetan Iruñeko Baratxurien plazan hasita egin duten manifestazioarekin borobildu dute ekimena. Ehunka lagun ibili dira hiriburuko kaleetan barna, Unibertsitate euskaldun baten alde.
Nabarmendu dutenez, ikasle mugimendu osoak egin du bat martxarekin zein kanpaldiarekin. Beraz, «argi gelditu da ikasle komunitatearen babes handia duela euskaraz ikastearen aldeko borrokak».
NUPeko talde feminista, neska gazte ikasleak, Akelarre emakume taldea, Ernai, Ikasle Abertzaleak, Ikasleok Martxan Nafarroa eta Unibertsitateko Indar Batasuna elkartu dira gaur egun Unibertsitate honetan euskara «hirugarren mailako hizkuntza» dela irmoki salatzeko. «Lehenago hauspotzen du ingelesa euskara baino», baieztatu dute.
<
Ehunka lagun elkartu gara gaurko manifestazioan NUPen euskararen garaia dela argi uzteko. Milesker bertaratu zareten guztiei!
— NUPeko Euskara Taldea (@Euskarataldea) November 6, 2021
Gonzalo entzun, NUP euskaldun!#EuskaraGaia #EuskaraEskubidea#EuskarazIkasiNahiDugu pic.twitter.com/HiV7S5Z4H5
>
<
— NUPeko Euskara Taldea (@Euskarataldea) November 6, 2021
>
Eragile ugarik egin dute bat mobilizazioarekin, bertzeak bertze Euskal Herrian Euskaraz, Hizkuntza Eskubideen Behatokia, Ernai, LAB eta Sortuk. ‘Gonzalo entzun, NUP euskaldun!’ izan da oihukatu duten aldarrietako bat, NUPeko Ramon Gonzalo errektoreari zuzenduz.
<
@Euskarataldea -k antolatutako manifestazioan unibertsitatean euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko.#euskarazbizinahidugu pic.twitter.com/talghgzDDl
— Agurne Gaubeka (@gaubeka) November 6, 2021
>Euskararen ezagutzak gora egin du. «Herena baino gehiago gara jada Unibertsitatean ikasten dugun ikasle euskaldunak». Garaipen txiki batzuk lortu dituzte. Adibidez, Gizarte Laneko graduan bost ikasgai gehiago eskaini dituzte euskaraz. Baina ez deritzote aski, ez baita oraindik «euskararen gaia zintzoki landu» eta «normalizazio linguistikoan urratsik eman».
Oroitu dutenez, hamarkadetan «euskararen aurkako politika linguistikoa» izan dute ardatz errektoretza taldeek. «Gorroto horretatik ailegatu gara gaur egungo inmobilismora».
Urtetan hizkuntza eskubideen alde borrokan aritu diren ikasleek hainbat neurri exijitu dituzte. Erraterako, NUPen euskara plana martxan jartzea eta euskararen errektoreordetza sortzea; euskarazko kredituetan aitzineko kurtsoetan emandako pausoei jarraitzea; ikasleen kontratazioan euskara aintzat hartzea; eta langileak kontratatzeko orduan euskararen ezagutza bermatzea.
Lau eguneko partekatzea eta protesta
NUPeko Euskara Taldea (@Euskarataldea) twitterren bidez kontatzen joan da aste osoan egin dutena. Egitarau betea izan dute Arrosadiako campuseko kanpaldian: bertso saioa, bingoa, ‘gitarreoa’, mus txapelketa, Laba sarearen aurkezpena...
Egunero egin dute protesta. ‘Euskaraz ikasi nahi dugu’, gogoz egin dute garrasi.
Gaian zeresana duten makina bat eragilek bisitatu dituzte ikasleak, eta elkar truke polita sortu da. Behatokiarekin hizkuntza eskubideen inguruan mintzatu dira; Urko Aierbe Euskal Herrian Euskaraz elkarteko kidearekin hitz egin dute; Iturrama BHIko David eta Endika irakasleak joan dira hezkuntzaz eta euskaraz solastatzera; eta
Paul Beitiak euskararen eta sare sozialen gaineko hitzaldia eman du.
<
#EuskararenKanpaldia
— NUPeko Euskara Taldea (@Euskarataldea) November 4, 2021
Iturrama BHIko David eta Endika irakasleak etorri dira gurekin hezkuntza eta euskararen inguruan mahaingurua egiteko. Mila esker bikote!殺#EuskaraGaia #EudkarazIkasiNahiDugu pic.twitter.com/cta1PMy5nm
>
Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiarekin Nafarroako hizkuntza politikaren gai mamitsuari heldu diote. «Etorkizunean ere herri-gogo indartsua dator. Biba zuek!», idatzi du Bilbaok twitterren.
<
Esperientziak konpartituz, orain 20 urteko borrokez ikasiz eta herri gogoaren inguruan hausnartuz.Plazerra!
— NUPeko Euskara Taldea (@Euskarataldea) November 3, 2021
Gogoratu bihar goizeko 7:45etan jarraituko dugula. Gabon!#EuskararenKanpaldia #EuskaraGaia https://t.co/f8muK19and
>
Duela 20 urte ere Unibertsitatean euskaraz ikasteko eskubidearen alde kanpaldia antolatu zutenekoa oroitu dute elkarrekin. Borroka horietatik ikastea, esperientziak konpartitzea eta herri gogoaren inguruan hausnartzea «plazera» izan dira Euskara Taldeko kideek agertu dutenez.