Bigarren Kafea

Goizane Aizpurua: «Ez dut inoren historia kontatu eta, aldi berean, askorena kontatu dut»

'Izarak' eleberria aurkeztu du gaur goizean Goizane Aizpuruak Durangoko Azokan. Debako idazlearen lehen eleberri honetan identitatearen bilaketa prozesu bat ezagutuko dugu, ertz guztietatik: gorputza, generoa, intimitatea, maitasuna...

Audio_placeholder

Goizane Aizpurua: «Ez dut inoren historia kontatu eta, aldi berean, askorena kontatu dut»

Loading player...

'Izarak' eleberria aurkeztu du gaur goizean Goizane Aizpuruak Durangoko Azokan. Debako idazlearen lehen eleberria honetan Xabi, Ane eta Elene dira protagonistak.

Xabik eta Anek bikote arrunt bat osatzen dute; lana egiten dute, elkarrekin afaltzen dute gauero -astelehentik ostiralera, beti etxean- eta udaran oporretan joaten dira. Uda batean, Elene batuko zaie eta elkarrekin joango dira Portugalera. Ondoren etorriko dena identitatearen bilaketa prozesu bat izango da. Gorputza, generoa, intimitatea, maitasuna, harremanak, ohiturak… 

Ane da narratzailea pasarte gehienetan, baina hainbat puntutan narratzaile neutro bat azaltzen da. «Ane izango balitz narratzaile bakarra, bere buruhauste eta obsesioekin, ilunegia izango litzateke» esan digu idazleak. Izan ere, Anek da kontraesan gehien topatuko dituena norberaren bilaketa horretan; «Puntu desberdinetan, baina hein batean toki berdinean daude Ane eta Elene, eta beti egongo dira».

Ane eta Elene dira protagonisten izenak, baina izan zitezkeen beste edozein. «Ez dut inorren historia kontatu eta, aldi berean, konturatu naiz pertsona askorena kontatu dudala» aitortu digu. Durangoko Azokako Bigarren Kafearen txokora gerturatu da Goizane Aizpurua.