![Anaitasunako jokalariek lehia bizia izango dute asteazken honetan Torrelavegan Kopan. (Idoia ZABALETA/FOKU)](/media/asset_publics/resources/000/857/002/article_main_landscape/Anaitasuna.jpg)
Helvetia Anaitasunari iritsi zaio Kopan aritzeko momentua. Bigarren fase honetan hasiko du ibilbidea talde nafarrak, Bidasoa-Irunek bezalaxe –gipuzkoarrek hilaren 21ean egingo diote bisita Unio Esportiva Sarriari–, baina partida bakarrera jokatuko den kanporaketa hau polemika pixka batekin dator.
Izan ere, zozketa egin zen egun berean, Quique Dominguez Anaitasunako entrenatzailea kexu agertu zen Kopako sistemarekin. Asteazken honetan izango duen aurkaria Asobal Ligan jokatzen duen Bathco Torrelavega izango da, eta prestatzaileak azpimarratu zuen bezalaxe, «maila bereko bi talde elkarren aurka partida bakarrera aritzen direnean eta gainera horietako baten etxean, baldintza txarragoan dagoen talde bat dagoela uste dut».
Hala ere, honek ezin du aitzakia izan, eta Anaitasuna garaipenaren bila abiatuko da Torrelavegara. «Kanporaketa gainditzen saiatzera, eta ahalik eta partida onena egitera eta lehiatzera joango gara», adierazi zuen Dominguezek zozketa egunean.
Talde iruindarra Asobal Ligako azken partida galduta iritsiko da Kopara. Viveros Herol Navaren aurka galdu zuten nafarrek (28-31), talde segoviarreko Potoski atezainaren partida bikain baten ondorioz –14 geldiketa egin zituen–.
Hala ere, Kopa beti da erronka berri bat. Kasu honetan, gainera, garaipena lortuz gero, Asobal Ligako aurkari bat kanpoan utziko luke Anaitasunak. Eta badaki zer den Torrelavegari irabaztea. Denboraldi honetako laugarren jardunaldian egin zuen, Iruñean (37-34). Asteazken honetan garaipena errepikatu nahi du Vicente Trueba pabilioilan.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)