Sarek bizikleta eta oinezko martxak egin ditu igande honetan Donostian eta Gasteizen euskal presoek pairatzen duten salbuespen politikaren amaiera eskatzeko.
Donostian, Martuteneko espetxetik hasi da bizikleta martxa eta Gipuzkoako hiriburuko epaitegietara abiatu da. Martxa iristean, manifestazio bat atera da hiriko kaleetatik.
Martuteneko espetxearen ondoan, Nahikari Iturbe Sareko bozeramaileak azaldu du igande honetan Donostian eta Gasteizen deitutako mobilizazioekin azpimarratu nahi izan dutela «premiazkoa» dela euskal presoek pairatzen duten salbuespen politika amaitzea eta, horrela, «elkarrekin eraiki behar dugun bizikidetza, bakea eta presoen etxerako bidea lortzeko urratsak ematen hastea».
⏯️ Nahikari Iturberen adierazpenak Martutenetik. (@GipuzkoaSare) "Salbuespen neurriak bertan behera utzi behar dira lehen bailen eta Euskal Preso guztiak Euskal Herrian egon behar dute" #U8Bilbora pic.twitter.com/Ysa4cEukVI
— Sare #IzanBidea ↗️ (@sare_herritarra) December 26, 2021
«Nahiz eta behin eta berriz ontzat jo dugun espetxe-politikari dagokionez ematen ari den aldaketa, oraindik zutik dirau urruntze-politikak, Euskal Herrian soilik 196tik 80 preso daudelarik. Gradu-progresioari dagokionez, nahiz eta, praktikan, preso guztiak bigarren graduan egon (lehen graduan urteak eman ondoren), 9 bakarrik aurreratu dituzte hirugarren gradura. Ez dugu ahaztu nahi larriki gaixo diren 20 preso daudela oraindik ere espetxean, ez eta adinez nagusiak diren presoen egoera, hala nola, motxiladun haurrena ere.
Urruntze politikarekin eta gradu aurrerapenen blokeoarekin amaitzeko eta gaixo dauden presoak espetxetik ateratzeko eskatu ondoren, Sarek urtarrilaren 8an Bilboko kaleetan mobilizatzeko deia egin die herritarrei.
Gasteizen, Sarek ere bizikleta eta oinezko martxak egin ditu Zaballako espetxera. Bertan, errebindikazio-ekitaldia egin dute.
Sakanan ere kotxe-karabana egin du gaur goizean Sarek.


Así eran los 318 muertos a manos policiales o ultras en la alabada «Transición española»

La alcaldesa de Castejón, de UPN, prohíbe usar el carbunclo pomelado tras vincularlo con ETA

Polígono de Tiro de Bardenas, «medioambientalmente sostenible» según el Ejército español

El portavoz del PNV en Getxo abre una crisis tras acusar al personal de una pérdida millonaria
