Koronabirusaren pandemiaren seigarren olatu betean kolapsatuta dago Osakidetza, herritarren kexak aintzat hartuz gero ikus daitekeenez. Galduta eta irtenbiderik topatu gabe aurkitu dira asko Osakidetzara jo dutenean: telefonoz deituta ez dago artatuko duen agenterik eta sarean zita bat eskatu nahi izanez gero, bi astetara eman dakizueke.
Herritarrek ez dituzte haien kexak eta arrangura ezkutatu Osakidetzaren kolapsoak eragin duen egoeraren aurrean. Pertsonal eta baliabide faltak eragin zuzena izan du osasun-arreta beharra duten lagunengan eta askok sare sozialen bidez erakutsi dituzte beraien esperientziak.
Koronabirusaren sintomak dituzten edo birusa izan dezaketenaren susmoa duten EAEko hainbat herritar Osakidetzarekin kontaktuan jartzen saiatu dira, baina ezin.
Qué tal? Eso es lo que al menos llevamos esperando mi pareja y yo desde esta mañana @osakidetzaEJGV. Aquí seguimos esperando a que alguien descuelgue porque entra a trabajar a las 4:30, habiendo tenido contacto el miércoles con un positivo y malestar actualmente pic.twitter.com/fKhY0FpTHi
— Juanito (@JuaniToOoMolCan) December 26, 2021
Ni positibo. Ama, 72 urte, bakarrik bizi dena, sintoma guztiekin eta @osakidetzaEJGV rekin hitz egiten saiatzen eta ezin! Zer da hau, ez al dauka mediku batekin hitz egiteko eskubiderik?
— Atxur con kako (@la_bicha_bola) December 27, 2021
Beste askok agertzen dute covid-19an positibo eman dutenei atzerapenez deitu dietela aztarnariek eta, ondorioz, pertsona horiekin kontaktu zuzena izan dutenek egunak eman dituzte PCR froga bat egiteko baimenaren zain.
Gertuko lagun batek...
— Ander Usabiaga (@AnderGurusa) December 27, 2021
➡️ Bikotekidea hilaren 22an hasi zen sintomekin eta 24an, positibo
➡️ Hilaren 24an bertan lagunak PCRa eskatu zuen
➡️ Gaur hilaren 27a da eta oraindik ere Osakidetza ez da haiekin harremanetan jarri ez testa egiteko ez pautak azaltzeko#Kolapsoa
Honen aurrean, covid-19arekin kutsatuta dauden susmoa duten lagun ugarik antigeno froga egiteko erabakia hartu dute, ordainduta bada ere, baina farmazietan segituan agortu ziren eta hala espero arren astelehen honetan oraindik ez dago gehiago iritsi direnen zantzurik.
24h igaro dira dagoeneko. Oraindik #Osakidetza-ren berririk ez.
— Iraitz Pazos (@Pazooos) December 25, 2021
Amonarekin egon diren pertsonek ez dute protokolo argirik eta farmazietan antigenoak agortuta daude (gainera, jaieguna da).
"El mejor sistema de salud". El mejor de dónde? 郎郎@iurkullu @GSagardui @osakidetzaEJGV https://t.co/OozslmdZ4A
Momentu honetan nahi izanda ere ezin jakin covita duzun edo ez. Dirudienez, antigeno testez gain osakidetza ere bukatu da.
— Kattalin Miner (@MKattalin) December 23, 2021
Farmazietan jende-ilarak (askotan alferrik, ez baitaude beti) testak eskuratzeko (ale bakoitza 4-8€).
— Mikel Otero (@otero_mikel) December 26, 2021
Erresuma Batuan, 7 testeko kutxak banatzen, doan, merkatal inguruetan, NHSkin (Osakidetza) konektatzen zaituen QR kodearekin, trazabilitatea bermatzeko.#EgitekoModuak pic.twitter.com/qa4HQLKbQd
Lakuak, bestalde, pasa den astean baimena eman zien EAEko osasun zentroei Gabonetako oporretan ordutegiak murrizteko, eta horrek gehiago zaildu du Lehen Arretarako zita bat lortzea.
Maskara, COVID eta bestelako aitzakiak ditugu bueltaka, baina @osakidetzaEJGV anbulatorioan lehen mailako arreta-zerbitzua.... Negargarria!#lotsakidetza jarri beharko izena!
— Erlantz (@erlantzibar) December 26, 2021
Urtarrilaren 10a arte ezin medikuaren deia jaso臘
Zarena eta zinena, distantzia luzea!