Bigarren urtez eta pandemiak behartuta, euskal presoen eskubideen aldeko urtarrileko Bilboko manifestazioa egokitu eta Euskal Herri osora zabaldu dira ekitaldiak. Guztien artean mobilizazio erraldoia eta anitza osatu dute milaka eta milaka lagunek, euskal presoen eskubideak defendatu eta haien etxerako bidea ez oztopatzeko aldarrikapena lau haizetara zabalduz. «Elkarbizitzarako. Bakerako. Etxerako bidean» lelopean eta hori irudikatzen duten geziekin, manifestazioak, elkarretaratzeak eta giza kateak egin dira, toki bakoitzean bere ezaugarri propioekin baina denak helburu berberarekin: euskal preso eta iheslariak etxeratzea. Horixe izan da gaur arratsaldean lelorik oihukatuena.
Baionan izan dira goiztiarrenak, bertan 15.00etan abiatu baitira hiru zutabeak «Le temps presse, Ion, Jakes eta Unai gurekin» lelopean, hiru preso horiek espetxean 31 urte daramatzatela gogoratzeko. Guztira bi mila lagun inguru bildu dira. [Hemen Iñaki Altunaren kronika]
‘Le temps presse, Ion, Jakes eta Unai gurekin’ lemapean manifestazioa abiatu da Baionan. Frantziar Gobernuaren «inertziaren» aitzinean, determinatuagoa izanen den fase berri bati abiapuntua eman diote @Artisans_Paix @BakeBidea #Urt8Janv pic.twitter.com/6svbgVA59u
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) January 8, 2022
Eragile sozial eta sindikalez gain, bertan izan da Jean-Rene Etchegaray Baionako auzapez eta Euskal Elkargoko lehendakaria, beste hainbat hautetsirekin batera.
Le maire de Bayonne et président de la Communauté d'agglomération Pays Basque, @JreneEtchegaray participe également à la mobilisation organisée par les @Artisans_Paix et @BakeBidea #urt8janv pic.twitter.com/YDGEIAbrZc
— Iurre Bidegain (@Iurrebidegain) January 8, 2022
Gasteizen ere mobilizazioa zutabeka antolatu dute; lehena 16.00etan atera da Europa Jauregitik eta ordu erdi beranduago San Juan elizatik eta Iparralde gizarte etxetik irten dira beste biak. Hirurek bat egin dute Artiumen eta handik manifestazioan abiatu dira.
#BIDEAN | Presoak Euskal Herrian eta aske egongo diren agertokia lortzeko irten gara kalera @sare_herritarra|k deitutako mobilizazioan.
— EH Bildu Gasteiz (@ehbildugasteiz) January 8, 2022
Gehiengo politiko eta sozialak bestelako espetxe politika bat aldarrikatzen du eta urratsak eman behar dira bake bidean eta elkarbizitzan. pic.twitter.com/Otaj1kHBL7
Bilbon eta Donostian 17.00etan abiatu dira mobilizazioak, herri gehienetan bezala. [Hemen Bilboko kronika, Amaia Ereñagaren eskutik].
200 euskal presoen senideek manifestazioa zabaldu dute @sare_herritarra ren manifestazioa Bilbon. @naiz_info pic.twitter.com/ryt3buKjhh
— Amaia Ereñaga (@GARA_aerenaga) January 8, 2022
Gaur ere, Donostian, Euskal Herri osoan bezala, presoen etxeratzearen aldeko bidea egiten ari gara.
— EHBildu Donostia (@HiriBizia) January 8, 2022
Elkarbizitzarako · Bakerako · Etxerako #BIDEAN pic.twitter.com/yU1Y9mXuPN
Iruñean bi ordu beranduago hasi dute manifestazioa, nahiz eta auzo batzuetan lehenago jarri dituzten hitzorduak. [Hemen Ibai Azparrenen kronika].
Errotxapean ere #Bidean pic.twitter.com/RQiBi1VrfY
— Aitor Agirrezabal (@aagirrezabal) January 8, 2022
Aldarrikapenarekin bat egin dute Euskal Herriko eragile politiko gehienek eta sindikatu guztiek, eta haien ordezkariak han-hemenka egin diren mobilizazioetan izan dira, Katalunia eta Galizatik propio etorri diren eragileekin batera.
Puigdemont
Beste batzuek ezin izan dute Euskal Herriratu, baina hala ere atxikimendu mezuak bidali dituzte. Carles Puigdemont Kataluniako president-ak, esaterako, eskertu egin du Sarek egin duen esfortzua «batzuek ikusezin izatea nahiko luketena ikusgai egiteko».
Carles Puigdemont @KRLS
— Pepe Mujica - Palabras y sentires (@PalabrasdePepe) January 8, 2022
"...para mantener visible lo que algunos querrían que fuera invisible..."#Bidean pic.twitter.com/33aXuqn6hY
Todo o noso apoio ás miles de persoas que hoxe nas vilas e cidades de Euskal Herria responden á chamada de @sare_herritarra, en defenda da convivencia e da paz, e reivindicando o regreso de presxs e exiliadxs#bidean #izanbidea pic.twitter.com/dgmxyPbl6A
— UPG (@GalizaUPG) January 8, 2022
Etxetik ere bai
Osasun egoerak behartuta mobilizazioa etxetik jarraitu behar izan dutenak ere asko izan dira eta beren ekarpena egiteko sare sozialak baliatu dituzte, #Bidean traolarekin.
ETXEAN ETA BIZIRIK#bidean #Arbizu @sare_herritarra pic.twitter.com/LBj9qZe5yb
— Ane Lizarraga (@lizarraga_ane) January 8, 2022
Sareren mezua: «Elkarrekin lortuko dugu»
Joseba Azkarraga Sareko bozeramaileak adierazpenak egin ditu Bilbon, manifestazioa erdibidera iritsi denean, eta bertan nabarmendu duenez, «2022an euskal presoen eskubideen urraketekin amaitzea ez badugu lortzen, gurea ez ezik, instituzioen porrota ere izango da».
Horrekin batera, mobilizazioen bukaeran zabaldu duten mezuan, Sarek nabarmendu du ideologia edo alderdiak alde batera utzita, garrantzitsua dela «elkarrekin defendatzea giza eskubideak, modu bakarra baita bizikidetzan eta justizian oinarritutako gizartea lortzeko aurrera egiteko, gatazkan, ahanzturan edo gorrotoan ainguratuta geratu gabe».
«Indarkerien zikloa itxi nahi dugu benetako baketzearen, bizikidetzaren eta konponbidearen bidez, berriro ez gertatzea bermatuko duen giza eskubideen eta bakearen kultura ardatz hartuta», erantsi du.
Sakabanaketa eta urruntze politika ezarri zituztenetik 33 urte igaro direnean, «zerbait» aurreratu den arren oraindik ere erregimen horrek indarrean jarraitzen duela deitoratu du, eta oraindik ere asteburuoro senide asko Aragoi, Gaztela, Asturias, Madril edo frantziar espetxeetara bidean jarri behar direla, istripuak izateko arriskuarekin.
Egoera horri amaiera emateko beharra azpimarratu eta Lakuako Gobernuari ere zuzendu zaizkio Sareko ordezkariak, duela ehun egunetik espetxeetako eskumenaren jabe izaki: «Espetxe polika humanizatua eta legea errespetatzen duena aplikatzeko jarduketa-irizpide berriak errealitate bihurtu behar dira, eta, aldi berean, irizpide horiek espetxean dauden euskal herritar guztiei aplikatu behar zaizkie, lekualdatze orokor baten bidez».
Bere irakurketan nabarmendu dutenez, «ez dugu pribilejiorik eskatzen», baizik eta justizia eta giza eskubideak errespetatzea. Helburu horiek lortzeko «bidea elkarren ondoan» egin behar da, «Euskal Herriko arlo politikoak, sindikalak eta sozialak koordinatuta».
Horrenbestez, bizikidetzarako, bakerako eta etxerako bideari bultzada ematen jarraitzeko deia egin du Sarek. «Pausoka, elkarrekin lortuko dugu».