Baionan izan den mobilizazioa jendetsua izan da. 1.500 pertsona bildu dira Lapurdiko hiriburuan antolatzaileen arabera. FO, CGT, FSU, Solidaires eta baita LAB sindikatu abertzaleak ere bat egin dute 10.30ean Santa Ursula plazatik abiatu den protesta horrekin.
Azkeneko aste eta hilabetetan era sektorialean azaleratu diren borrokak presente izan dira. Hartara, Kazeta.eus atariak plazaraturiko albistearen arabera eskola kanpoko jarduerak eta kultur ekimenak bermatzen dituzten animatzaileak bertan izan dira, baita hezkuntza arloko langileak edo osasun zerbitzuko langileak ere.
Dassault enpresako langileak ere Baionan antolaturiko martxan present izan dira. Badira hilabeteak lan soldata duinak aldarrikatzen dituztela langileek enpresak milioika eurotan zenbatzen diren kontratuak izenpetu dituela gogoratuz. Hain zuzen, manifestaziora bertaratu aitzin enpresako sarrera blokeatu dute, goizean goiz, aeronautika alorreko langileek.
Hendaiako Herriko Etxearen aitzinean protesta
Bestalde, goizeko 11.00etan Hendaiako Herriko Etxeko langileak zein Gizarte Ekintzarako Udal Zentroko enplegatuak Herriko Etxearen aitzinean elkartu dira. Eskolako langileak, bideetakoak, baratzezainak, haurtzaindegikoak, mediatekakoak… Ehun bat langilek erantzun diote LAB eta CGT sindikatuek luzaturiko deialdiari.
Badira bi hilabete negoziazioak abiatu zituztela, besteak beste, zerbitzuen antolaketa berrikusteko. Maite Lassalle Hendaiako mediatekako langileak eta CGT-ko kideak aipatu duenez, Herriko Etxeak frantziar Gobernutik inposatzen dituzten araudiak plantan ematen ditu, batez ere lan denbora emendatzeari dagozkionak.
«Hemen dauden langileen gehiengoak 1.300 eta 1.7000 euro bitartean irabazten du hilabetero, hogei urte lan egin ondotik. Ez gara pribilegiatuak», deitoratu du.
Emmanuel Hausseguy Dongoxenia haurtzaindegiko langilea eta LAB sindikatuko kideak, negoziazioen baitan, informazio argiak eta trukatzeko aukera eskatu dio Herriko Etxeari. «Egun batetik bestera erran digute 7 egun opor kenduko dizkigutela eta lan ordu gehiago jarriko dizkigutela. Gehiago lan eginen dugu, berdin irabaziz eta opor gutxiago izanez», salatu du.
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)
Detenido un ertzaina por disparar a tres presuntos ladrones en Trebiñu y dar una versión falsa
![Txosnak](/media/asset_publics/resources/001/144/736/article_thumb_horizontal/Txosnak.jpg)
La Diputación abre expediente sancionador a txosnas de Gasteiz por no aplicar el TicketBai
![Perona](/media/asset_publics/resources/001/144/802/article_thumb_horizontal/perona.jpg)
Orio despide a Jokin Perona en un emotivo funeral
![Palestina](/media/asset_publics/resources/001/145/063/article_thumb_horizontal/palestina.jpg)
Palestinaren aldeko keinuak eta sionismoaren arbuioa hedatu dira Donostiako Klasikoan
![Pavel](/media/asset_publics/resources/001/145/045/article_thumb_horizontal/pavel.jpg)