Asobal Ligako 17. jardunaldiko partidarik interesgarrienetako bat bizi dute Bidasoa-Irunek eta Froforificos Morrazok (Cangas) larunbat honetan Artalekun. Bigarren postua zegoen lehian –irundarren esku partida hasi aurretik–, baina ez batak eta ez besteak ez dute toki hori mantendu edota eskuratu. ‘Sari’ hori Logroñorentzat izan da, Bidasoa eta Cangasen berdinketa eta errioxarren garaipenari esker.
Artalekuko partida nola joan den ikusita, Bidasoa-Irunek puntu eskas bat lortu duela esan daiteke (25-25), zazpi goleko aldea izan baitute Jacobo Cuetararen jokalariek bigarren zatian. Neurketa sendo hasi dute bidasotarrek, eta lehen partzialak aldekoak izan ditu Iñaki Caverok, eguerdiko goleatzaile nagusiak, golaren aurrean izan duen lidergoari esker. Defentsan irmo, talde galiziarra kontrolpean izan dute irundarrek, atsedenaldira 14-10 iritsiz.
Jon Azkue eta Rodrigo Salinas deialditik kanpo geratu dira asteazkenean Benidormen min hartu eta gero. Hala ere, taldeak aldeak sendotu ditu bigarren zatian (18-11, 38. minutua), galiziarrak esnatu doren arte. Asobal Ligako laugarren postuan zergatik dauden erakutsi dute –hirugarren gaurko partida hasi arte– eta, lehen itzuliko neurketan Bidasoa-Irunek izan duen erreakzioaren antzera, azken minutuetan egindako partzialak 25-25 berdinketa utzi du markagailuan.
Gipuzkoarren hurrengo norgehiagoka hurrengo asteartean izango da, EHF European Leagueko zazpigarren jardunaldia, Tatran Presov talde eslovakiarraren aurka. Liga, berriz, ostegunean itzuliko da, lehen itzulian atzeratu behar izan zen Bada Huescaren aurkakoarekin (20.15ean).
PARTIDAKO FITXA:
25 - Bidasoa-Irun (14+11): Ledo (2), Cavero (11, 8 p.), Odriozola (1), Aginagalde (3), Garcia (3), Rodriguez (1), Fernandez (1 p.); Sierra, Ugarte, Zabala (1), Furundarena, Mujika (1), Tesoriere, Francisco da Silva, Urruzola eta Nieto (1).
25 - Frigorificos Morrazo (10+15): Diaz, Fernandez (7, 2 p.), Quintas (2), Iglesias (1), Martin (1), Lopez (2), Monteiro (6); Forns, Simes (3 p.), Gonzalez (2), Gayo, Menduiña (1) eta Aizen.
Partzialak: 3-2, 5-3, 8-5, 10-6, 12-8, 14-10 (atsedenaldia); 18-11, 20-14, 22-16, 23-20, 25-23, 25-25 (amaiera).
Epaileak: Hoz Fernandez eta Riloba Pereda. Bidasoa-Irunen aldetik, Tesoriere zigortu dute bi minutuz; galiziarren aldetik, Menduiña, Fernandez eta Martin.
Gertakariak: Asobal Ligako 17. jardunaldia Artalekun, 734 zaleren aurrean.