Eriondoen Zentroko zerbitzua 20 urte baino gehiago egon zen Bilbon funtzionatzen, baina 2021ean Bizkaiko Foru Aldundiak itxi zuen. Bilboko EH Bilduk otsaileko osoko bilkuran eztabaidatu zuen mozio baten bidez zerbitzu hau berriz irekitzeko eskatu du. Bide batez, gizarte zerbitzuetako murrizketak salatu ditu.
Eriondoen Zentroa Bilboko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuen erabiltzaileei zuzenduta zegoen. 14 plazako edukiera dauka, errekuperazio-prozesuan ikuskapena eta laguntza behar izan duten erabiltzaileentzat. Azken hamar urteetan 323 pertsona igaro dira zentrotik eta %85eko okupazioa izan du.
Alba Fatuarte EH Bilduko zinegotziak Foru Aldundiaren Gizarte Ekintzako Sailak 2021eko abenduan zentroa ixteko erabakia kritikatu du: «hain zuzen ere pandemiak zaintza-krisi sakon batean murgilduta gaudela agerian utzi duen une honetan».
Zinegotziak Eriondoen Zentroa irekita mantentzea «ezinbestekotzat» jo du. Izan ere, bere ustez «pertsonen bizitzari baldintza duin eta justuetan eusteko politika publikoen aldeko apustua egiteko unea da, eta ez gizarte-zerbitzuen arloan murrizketak egitekoa, kasu honetan Udal Gobernuak egin nahi duen bezala».
Gizarte Ekintzako Sailak argudiatu duenez, egoitza unitate soziosanitarioak Foru Aldundiaren eskumenekoak dira. Horren aurrean, «Aldundiak eskaera betetzeko plaza nahikorik ez dituela» adierazi du.
Horrela, EH Bilduk proposatutako irtenbiderik «egokiena» zentroaren kudeaketa Bilboko Udalari lekualdatzea litzateke, kudeaketa gomendio edo lankidetza-hitzarmen baten bitartez. Fatuarteren ustez, formula hau «arrakastatsua izan da beste kasu batzuetan, hala nola, udal-egoitzetan».
«Espero dugu Udal Gobernuak bere murrizketa politikan atzera egitea eta eriondoen zerbitzua mantentzea, horretarako formulak baitaude; borondate politikoa da behar dena», ondorioztatu du EH Bilduko zinegotziak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
El ‘número dos’ de la Ertzaintza insulta a una persona que grababa un arresto en Polonia
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Gernika](/media/asset_publics/resources/001/142/419/article_thumb_horizontal/gernika.jpg)