Iaz birtualki egin ostean, Donostiako Lilatoiak bere izaera presentziala berreskuratu du igande honetan, eta harrera bikaina jaso du: 5.000 emakume baino gehiago atera dira Bulebarretik hasita bost kilometroko ibilbidean, berdintasuna aldarrikatzea helburu duen lasterketara. Aratz Rodriguez hondarribiarra izan da irabazle korrikaren modalitatean.
Handbike edo korrika modalitateetan atera dira, batzuk bakarka baina asko taldean, lagun, familia edo lankideekin, denak lehia gainditzen duen festaz gozatzera. Ordubeteko denbora izan dute guztiek ibilbidea amaitzeko eta Alderdi Ederren elkartu dira bukaeran.
Osasun egoera dela eta partaide kopuru murriztea erabaki zuten antolatzaileek eta, beraz, ez dira pandemia aurreko datuak erdietsi (2020an inoiz baino pertsona gehiagok hartu zuten parte, 6.565ek), baina 5.000 lagun ez da zifra makala.
Hamar minutu besterik ez dira falta Lilatoia’22 hasteko
— Reyes Carrere (@ReyesCarrere) March 6, 2022
🏃♀️🏃♀️🏃♀️🏃♀️🏃♀️🏃♀️🏃♀️🏃♀️🏃♀️🏃♀️🏃♀️🏃♀️🏃♀️ pic.twitter.com/4ZcpS1vd5B
Ibilbidearen zati handi bat musikaz girotuta egon da, Emakumeen Etxearen batukadaren zein 3txulo txarangaren eskutik, eta hala, euriak ez du lortu giroa itzaltzea.
Aurreko edizioetan ez bezala, aurten izen emateak 12 euroko prezioa izan du eta Why Not Fundaziora bideratu da euro solidarioa, gaixotasun eta nahasmendu mentalak dituzten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko.
![0702_egu_lasserre](/media/asset_publics/resources/001/132/262/article_thumb_horizontal/0702_egu_lasserre.jpg)
Las triangulares exponen las incoherencias del pacto republicano
Una superviviente de cáncer de mama lleva un año a la espera de una mamografía en Osakidetza
![Izagirre-naiz](/media/asset_publics/resources/001/132/584/article_thumb_horizontal/izagirre-naiz.jpg)
«Sasoi hasieran gosearekin nengoen baina orain zalantza asko ditut; ez dakit zer gertatuko den»
![Capdevielle-iriart](/media/asset_publics/resources/001/133/111/article_thumb_horizontal/capdevielle-iriart.jpg)
Etchegaray anuncia que votará por la candidata del Nuevo Frente Popular
![Plaza-toros](/media/asset_publics/resources/000/924/147/article_thumb_horizontal/plaza-toros.jpg)