
Mario Diez abokatuak prentsaurrekoa eskaini du igande honetan Donostian, epaiketa hasi baino egun bat lehenago. Bertan, Cabezudoren aurkako akusazioak frogatu ahal izango diren konfiantza agertu du. Guztira, 2.833 urteko kartzela-zigorra eskatzen da argazkilariarentzat ehunka delitu egiteagatik, haietako asko sexu-abusuei lotutakoak.
Fiskaltzak 121 urte eta erdiko espetxe-zigorra eskatu du Cabezudorentzat, sexu-izaerako 32 ustezko delitu, haur-pornografia, iruzurra eta 16 modeloren osotasun moralaren aurkako delituak egotzita.

Diezek esan du epaiketan frogatuko duela akusatuak argazkigintzaren munduan zuen ibilbide profesionalak «helburu bat zuela, bere modeloez abusatzea, askotan lortu zuena, eta beste batzuetan ez».
Auzi honen instrukzio-prozesuan izan diren «trabak eta irregulartasunak» salatu ditu (EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak epaile bat baztertu zuen) eta horiek bere ustez Cabezudok Donostiako «politikarekin, finantza-munduarekin, epailetzarekin eta komunikabideekin» zituen kontaktuengatik zuen «babesari» egotzi dizkio.
Adierazi duenez, hogei bat biktimak eman zuten salaketa jartzeko pausoa, baina 60 emakume ingururen testigantzak jaso dituzte.
Halaber, adierazi du, bera kasu honekin hasi aurretik, 2013an, emakume askok argazkilariaren aurkako salaketak aurkeztu zituztela, baina ez zutela aurrera egin.

Franco, «perplejo» en su regreso para celebrar el 75 aniversario de la Txantrea
.jpg)
Fallece una joven de 15 años y otra persona de 21 resulta herida en un accidente en Getaria

Gazte Asanblada de Burlata anuncia un acuerdo con el Ayuntamiento para el nuevo Gaztetxe

Rescatados 13 excursionistas sorprendidos por la marea en el flysch de Zumaia
