Jon Ugutz Goikoetxea Elorriaga da, beste asko bezala, Estatuaren indarkeriaren biktima. Eta ohikoa den bezala ere, istorio honetan bi bertsio daude: ofiziala eta egiazkoa.
Jon Ugutz Zamudion jaio zen 1950ean, baina laster familiarekin joan zen Deriora bizitzera. Borrokaz betetako bizitza edukiko zuela jakitea erraza zen: ama, abertzalea eta aita, 1936ko gerran parte hartu zuen gudaria zen. Gazterian, Jon Ugutz hainbat talde ibili zen, betiere euskal kulturarekin lotuta. Adibidez, Derioko dantza taldean dantzatzen zuen eta txistu jotzen zuen. Ugutzen beste zaletasunak ziren mendia, abestiak, ohiturak... Euskal kultura apurka-apurka errekuperatzen hasi zen garai zen, eta Jon Ugutzek parte hartu zuen lan honetan. Hori dena euskalduntasuna adieraztea delitua zen garai batean.
Horrelakoa zen Jon Ugutz, irmoa eta ausarta. Froga bat da 1964ko Aberri Eguna. Lehenengo aldiz, jendaurrean ospatu zen Aberri Eguna, Gernikan egon zen, eta hara joan zen Jon Ugutz, 14 urte zituenean, menditik joanda eta kontrol guztiak saihestuz.
Haren ezaugarri zen erabakiak bultzatuta, pausu berri bat eman zuen Jon Ugutzek ETA erakundean sartu zenean. 1972ko martxoaren 15ean, Jon Ugutz beste bi ETA kiderekin muga zeharkatzen saiatzen zen Guardia Zibilaren kontrol batekin topo egin zuenean. Poliziek tiro egin zuen kotxearen kontra, eta bi bidaiari zauritu ziren. Zauriak izan arren, ihes egitea lortu zuten muga oinez zeharkatzeko helburuarekin.
Ihesaldian, Jon Ugutz atzetik zihoan, eta mugatik oso gertu Guardia Zibilak atzetik tirokatu zuen. Hala ere, bertsio ofizialak zioen ETA kideak bere buruaz beste egin zuela Guardi Zibilek inguratuta zeukatenean, buruaren eskuineko aldean tiro eginda.
Hala ere, hori ez zen gurasoen bertsioa. Elizondoko belaitokian, minak suntsituta, amak semearen gorpua besarkatu zuen. Momentu honetan ikusi zuen Jon Ugutzek ez zuela buruan zauri agerikorik, ez eskuman ez ezkerrean. Berriz, hilgarri izan zen zauria garondoan zegoen, eta beraz horrek frogatzen zuen Jon Ugutz bizkarretik erail zutela.
Derioko omenaldia
Asteartean beteko dira 50 urte Jon Ugutz Goikoetxea hil zutenetik. 50 urte geroago, bertsio ofizialak jarraitzen du izaten Jon Ugutzek bere buruaz beste egin zuela. Horrelakoa da Erregimen Faxistak 1968an ezarritako Sekretu Ofizialen Legeari esker.
Igande honetan Jon Ugutz Goikoetxea ezagutu eta omentzeko ekitaldia egin da Derion, bere herrian. Senideek eta lagunek parte hartu dute Jon Ugutz militantzia sozial, kultural eta politikoa gogora ekartzeko. Nabarmendu dutenez, Jon Ugutzek beti borrokatu zuen espainiar diktaduraren kontra, «Euskadi libre bat amesten», euskara Euskal Herri osoan errekuperatzeko asmoz eta langileriaren esplotazioaren aurka lan egiteko prest.
Jon Ugutzen omenez, bertsoak, dantza eta kantak egon dira, berak bultzatu zituen esparruak. Gainera, Egiari Zor Fundazioaren izenean Triple A-k hildako Pablo Garaialderen
alaba den Pilar Garaialdek hartu du hitza.
Garaialdek Sekretu Ofizialen Legea kritikatu du. Jon Ugutzeri gertatutakoari dagokionez, azaldu du «kasu hau argitu lezakeen dokumentazioak, Konstituzioaren aurreko lege batek blindatuta jarraitzen du gaur egun. Sekretu ofizialei buruzko Legearen indargabetzea dagoeneko errealitate ez izatea, indarrean dagoen demokraziaren kalitate eskasaren eta kasu hau eta beste asko argitzeko borondaterik ezaren beste froga bat da».
«Egia jakiteko eskubidearen nazioarteko egunaren atarian gaude, eta argi dago arrazoi asko ditugula eskubide hori gauzatu ahal izatea eskatzen jarraitzeko. Egia jakiteko garaia da», aldarrikatu du Garaialdek.