![Iruñeko Udaletxe plazan egin duten elkarretaratzea.](/media/asset_publics/resources/000/882/208/article_main_landscape/europa.jpg)
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak eta Mugak Zabalduz Karabanak deituta, elkarretaratzeak egin dituzte astearte honetan Bilbon, Gasteizen eta Iruñean. Iragan larunbatean Bidasoako uretan desagertu zen migratzaileaz gain –oraindik ez dago haren berririk–, asteburuan Kanariar Uharteetara iritsi nahi zuten 44 pertsona eta Libiako kostaldearen parean itota beste 19 lagun zendu direla nabarmendu dute.
Egungo Europar Batasun hobetan kritika gogorrak egin dizkiote, migratzeko eskubidea «kriminalizatzeagatik» eta «lege arrazistak» ezartzeagatik. Horien ondorioz urtero-urtero milaka pertsona hiltzen direla azpimarratu dute.
«Gezur galanta»
«Migratzeko eta asilorako eskubidea gezur galanta dira Europa honetan. Ukrainako errefuxiatuei aplikatzen zaien Nazioarteko Babeserako eskubidea migratzera behartutako pertsona guztiei, jatorria edozein izanda ere, aplikatu behar zaie», adierazi dute.
Euskal Herriko erakundeak ere politika horren «partaide» direla gogorarazi dute: «2021etik bederatzi pertsona hil dira gure muga zeharkatu nahian. Gure erakundeen axolagabekeriagatik eta utzikeriagatik sentitzen dugun haserrea erakutsi nahi dugu eta bereziki politika hiltzaileak gogor salatu nahi ditugu».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)
Vivir con sentido, clave en un envejecimiento heterogéneo
![Bidasoa-irla](/media/asset_publics/resources/001/142/169/article_thumb_horizontal/bidasoa-irla.jpg)
Traspaso de poderes en el condominio más pequeño del mundo, la Isla de los Faisanes
![Gernika](/media/asset_publics/resources/001/142/419/article_thumb_horizontal/gernika.jpg)