NAIZ

Iberdrolaren 1,3 milioi bezeroren datuak lapurtu dituzte zibereraso batean

Martxoaren 15ean gertatutako erasoak 1,3 milioi bezerori eragin die, baina pirata informatikoek ezin izan zituzten erabiltzaileen banku-, zerga- edo elektrizitate-kontsumoari buruzko datuak eskuratu, enpresak baieztatu duenez.

Bilboko Iberdrola dorrea.
Bilboko Iberdrola dorrea. (Marisol RAMÍREZ | FOKU)

Iberdrolaren 1,3 milioi bezero zibereraso baten biktima izan dira, nahiz eta pirata informatikoek ezin izan zituzten erabiltzaileen banku-, zerga- edo elektrizitate-kontsumoari buruzko datuak eskuratu.

Enpresako iturriek Efe agentziari azaldu diotenez, arazoa egun berean konpondu zen, eta piratek energia-konpainiaren bezero horien izen-deiturak eta NANa bakarrik eskuratu ahal izan zituzten.

Erasoa joan den martxoaren 15ean gertatu zen, eta ondoren beste eraso «masibo» batzuk izan ziren, baina konpainiak blokeatzea lortu zuen.

Estatu espainiarreko –hala nola Renfeko Aldiriko Zerbitzuak, Diputatuen Kongresuak– nahiz Europako beste erakunde eta enpresa batzuek arazo bera izan zuten egun berdinean.