Korrika atzo arratsaldean abiatu zen Amurriotik eta bertan lehen kilometroak eginda Aiaraldean jarraitu zuen, giro ederrean.
Artziniegako Alde Zaharrari alde ederrena atera diogu gaur! Beitu zenbat jende euskararen alde #Hitzekin #artziniega pic.twitter.com/74iW2x0PNh
— AEK (@AEK_eus) March 31, 2022
Araba atzean utzita, Bizkaian sartu zen eta Enkarterrin egin zituen herrialde horretan lehendabiziko orduak; Balmaseda eta Zallan jendetza zegoen zain. Atzera berriz Araban sartu-irtena egin ondoren, gauerdiarekin Bizkaian murgildu zen berriro: Basauri, Arrigorriaga, Zornotza, Iurreta, Durango... Gauean ere milaka herritarren babesa jaso du.
Zornotzako mendi taldeak hartu du lekukoa herri irteeran eta jendearen babesa izugarria da! #korrika #hitzekin #zornotza pic.twitter.com/6QmchCf9O7
— AEK (@AEK_eus) April 1, 2022
Goizeko lehen orduekin Elorrio eta Berrizen egin diote harrera, eta handik Zaldibar, Mallabia eta Ermuarantz jo du.
#KORRIKA-k Euskal Herria ederragoa egiten du! Kaskabarra ari du, baina giroa bero. Herri kirolariak lekuko eramale, tartean, Karmele Gisasola! #Hitzekin pic.twitter.com/JitxZLS7b1
— AEK (@AEK_eus) April 1, 2022
Eibarren izan du hurrengo hitzordua. Elgoibarren, Mauxitxa taldeko musikariek alaitu dute giroa eta, Autismoaren Egunarekin bat eginez, eskolako haurrak globo urdinekin batu dira Korrikara.
Handik Debagoienera abiatu da. Soraluzen txingorra bota eta bota ari arren, harrera beroa egin diote lasterketari. Euskara ikasleen eskutik Osintxun barna ibili da lekukoa, eta Bergaran Euskal Herri euskalduna aldarrikatu dute.
Xaxau ere batu da #KORRIKA-ra! Gora #Bergara euskalduna! #Hitzekin pic.twitter.com/BTMbxhAOiA
— AEK (@AEK_eus) April 1, 2022
Tipi-tapa, tipi-tapa bereziak izan dira Arrasaten, elur soinukoak.
#Arrasate-n elurra ari du, baina bihotzak bero! Loratuko da euskararen herria! #korrika #hitzekin pic.twitter.com/7VVWUfmr6g
— AEK (@AEK_eus) April 1, 2022
Aretxabaleta eta Eskoriatza pasata, Leintz Gatzagako mendatea igaro dute, bazterrak zurituta, eta Gasteizera bidean jarri dira korrikalariak.
Aramaioko Orixol mendi taldekoek hartu dute lekukoa Gatzaga gaina pasata. Bazterrak zuri, #KORRIKA Gasteizera bidean da! #Aramaio #hitzekin #Korrika pic.twitter.com/uUud4ZIjLo
— AEK (@AEK_eus) April 1, 2022
Arratsaldeko 17.00ak aldera espero da iristea Gasteizera, Korrikak bisitatuko duen lehen hiriburua.
Lautadan emango ditu apirilaren leheneko azken orduak Korrikak, Eginotik Ziordirako bidetik Sakanan sartzeko. Larunbata izango da dagoeneko, apirilaren 2a.