![Segurtasun kamera batek atzemandako irudia, panelak auto baten gainean erorita.](/media/asset_publics/resources/000/890/217/article_main_landscape/istripu_kotxe_(1).jpeg)
N-637 errepidetik A-8 autobidera sartzeko tunel bateko panelak erori dira ostiral honetan Barakaldon (Bizkaia). Ondorioz, hiru autok istripua izan dute eta hiru pertsona zauritu dira. Hortaz gain, ezbeharrak Getxoko Romoko biribilguneraino heltzen diren auto pilaketak eragin ditu.
Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ostiral honetako 13.15ak aldera, N-637tik A-8rako sarbidea ematen duen tunelaren zati bat erori da, Kantabriako noranzkoan. Ondorioz, erorketaren unean bertatik igarotzen ari ziren hiru ibilgailuk istripua izan dute eta hiru pertsonak zauri arinak jasan dituzte.
Larrialdi zerbitzuek ospitaletara eraman behar dituzte hiru zaurituak. 15.15etarako garabiak lanean ibili dira kaltetutako ibilgailuak errepidetik ateratzeko, beraz, bederatzi kilometro inguruko auto pilaketak sortu dira.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)