‘Sindikalgintza Antirrazista Baterantz’ izeneko jaialdia antolatu du LAB sindikatuak larunbat honetan Durangoko Institutuan, 10.30ean hasi eta 18:30ak bitartean.
LABek ohar batean azaldu duenez, langile migratuak eta arrazializatuak izango dira eguneko protagonistak, baita migratu ez diren delegatu zein liberatuak ere, beren tokitik eta kokapenetik. «Entzuteko, ekarpenak egiteko eta partekatzeko eguna izango da, azken batean», laburbildu du sindikatuak.
Topaketa hau «aitortza eta elkar ezagutza kolektiborako» espazio bat izango da, «LABetik arrazakeriaren aurkako gure praxi sindikala elkarrekin ehuntzen jarraitzeko», nabarmendu du sindikatuak.
«Une eta aukera ezberdinak egongo dira: esperientzien mahaiak, tailer praktikoak, gaikako saioak, herri bazkaria, kontzertuak eta arrazakeriaren aurkako azoka», gehitu du.
Gainera, «itzulpengintza, garraioa, haurtzaindegi zerbitzua, bazkaltzeko erraztasunak eta ramadan daudenentzako aukerak» egongo direla azaldu du LABek, «denok eroso parte hartu ahal izateko» helburuarekin.
«Zor historikoa»
Aurreko abenduaren 18ko Pertsona Migratuen Nazioarteko Egunaren harira, LABek ekimenaren berri eman zuen, sindikatuak «zor historiko bat» zuela argudiatuta.
«Garrantzi handiko apustu estrategikoa da, sindikatu gisa arrazakeriaren aurkako betaurrekoak janzteko, atzerritartasuna eta migrazioa lantzeko eta langile guztientzat tresna izateko, sindikatuaren maila eta dimentsio guztiak eraldatzeko asmoarekin», azaldu zuen LABek.
«Asko dugu ikasteko eta desikasteko. Irmotasunez eta ilusioz, langile migratu eta arrazializatuekin batera, eta pertsona migratu eta arrazializatuen erakunde eta kolektibo sozialetatik hurbil arituko gara, herri eta sindikatu gisa koherenteago egiten gaituzten justizia eta berdintasun bide horiek elkarrekin ehunduz», gaineratu zuen sindikatuak.
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)
Dos getxoztarras, madre e hija, fallecen en un accidente en Tanzania
![Aibar_policiaforal](/media/asset_publics/resources/001/143/848/article_thumb_horizontal/aibar_policiaforal.jpg)
Una joven de 15 años fallece en el accidente de una familia madrileña en Oibar
![Naizgabarra](/media/asset_publics/resources/001/144/017/article_thumb_horizontal/NAIZgabarra.jpg)
Gabarra zahar baten koadernoa berreskuratu dute Donostiako Ondarreta hondartzan
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)