25 urteko gizonezko bat hil da larunbat honetako goizaldean Baiona inguruko A63 errepidean, ibilgailu astun baten eta auto baten arteko istripu batean. 24 eta 30 urteko beste bi lagun oso larri eraman dituzte ospitalera.
04:30ak aldera jaso dute suhiltzaileek abisua. A63 errepidean izandako zirkulazio istripu batean, Leclerc Bayona Norte merkataritza-gunetik gertu, Hendaiarako noranzkoan.
Kamioi batek eta auto batek egin dute talka. Suhiltzaileak iritsi direnean 25 urteko gaztea ibilgailu barruna harrapatuta zegoen. Iristerako osasun langileek bere heriotza baieztatu baino ezin izan dute egin. Beste bi biktimak, 24 eta 30 urteko bi gizon, Baionako Ospitalera eraman dituzte, «oso larri».
A63ko zirkulazioa blokeatu egin da larrialdi-zerbitzuak lanearn ari ziren bitartean, baina gero normaltasuna errekuperatu du errepideak.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)