![Herri txikietan dendak irekitzea sustatzeko proposamena egin du EH Bilduk.](/media/asset_publics/resources/000/896/398/article_main_landscape/dendak.jpg)
2.000 biztanle baino gutxiagoko herrietan funtsezko produktuak bermatzeko eta hustutzea eta zahartzea gelditzeko proposamena egin du EH Bilduk Gasteizko Legebiltzarrean. Denda berriak irekitzeko diru-laguntzak eskaini daitezen eskatu du Itxaso Etxebarriak.
Legebiltzarkideak azaldu duenez, «herri askok ez dute oinarrizko merkataritza-ehunik eta, ondorioz, bertako biztanleek beste udalerri edo hiri batzuetara joan behar dute oinarrizko produktuez hornitzeko, eta arazoa larriagotzen da autorik ez duten pertsona helduen kasuan, euren autonomia erabat mugatuta gelditzen da eta».
EH Bildutik azaldu dutenez, Lakuako Gobernuak, foru aldundiek eta Eudelek elkarlanean 2.000 biztanletik beherako herrietan premiazko produktuak bermatzeko dauden dendei buruzko azterketa bat egin dezaten proposatu du Itxaso Etxebarriak, alde batetik.
Proposamenaren baitan, bestalde, dendarik ez duten herrietan premiazko produktuak saltzeko negozioak sustatzeko diru-laguntzak martxan jartzea eskatu du. Etxebarriaren esanetan «negozio horietan premiazko produktuen, bestelako tokiko produktuen eta bertako artisau produktuen salmenta ostalaritza edota turismoarekin lotutako zerbitzuekin uztartzea bultzatuko litzateke».
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)
Dos getxoztarras, madre e hija, fallecen en un accidente en Tanzania
![Aibar_policiaforal](/media/asset_publics/resources/001/143/848/article_thumb_horizontal/aibar_policiaforal.jpg)
Una joven de 15 años fallece en el accidente de una familia madrileña en Oibar
![Ertzaintza](/media/asset_publics/resources/001/144/022/article_thumb_horizontal/ertzaintza.jpg)