![Gose greba amaituta ateratako argazkia.](/media/asset_publics/resources/000/896/967/article_main_vertical/Asier-Guridi.jpg)
Asier Guridik gose greba utzi du eta ospitalean dago. Martxoaren 29an hasi zuen protesta Caracasen Espainiak duen Kontsulatuaren aurrean nortasun juridikoa aldarrikatzeko. Agiri batean azaldu zuen Guridik egoera eta grebaren hasiera.
Aurreko asteburuan erietxera eraman zuten bere osasun egoera aztertzeko. Baraualdiari segitzeko moduan zegoela zabaldu zuten orduan.
Orduz geroztik, bere hurkoek esandakoaren arabera, haren egoerak okerrera egin du. Bere bikotekideak sare sozialen bidez greba uztea eskatu zion atzo, bere semeak bizirik behar duelako. Gaur ospitalera larri eraman dutela iragarri dute iheslariaren hurbilekoek sare sozialetan, eta segidan baraualdia bertan behera utzi duela gaineratu dute. Guridik berak argazki bat eskegi berri du sare sozialetan.
Nortasun juridikoa aspaldi ari da aldarrikatzen Asier Guridi Venezuelan. Une honetan errefuxiatu estatusa onartua du Venezuelan baina Estatu espainolak ez diola pasaporterik ematen salatzen du.
Asier Guridi aspaldi dago euskal iheslari eta deportatuen kolektibotik kanpo, joan den apirilaren 10ean bere lagunek kaleratutako idazki batetik ondoriozta daitekeenez.
Idazki horretan, besteak beste, 2005etik Guridik ez duela Venezuelako deportatuen kolektiboko inongo erabakitan parte hartu esan, eta beste iheslari batzuen kontra jo zuten, «etenik gabe bisitak» jasotzen dituztelako eta, Guridiren lagun horien esanetan, «bizi maila altua, negozioak, gobernuan postuak, txantxuloak eta bidorra» dituztelako. Asier Guridi bera oso aktiboa izan da urte hauetan guztietan sareetan eta gogorki erasotu du ezker abertzalea –«ofiziala», haren hitzetan–.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)
UPN manipula una imagen para borrar las referencias a Euskal Herria de la camiseta de un edil
![Alpargata-maule](/media/asset_publics/resources/001/140/789/article_thumb_horizontal/alpargata-maule.jpg)
Arranque de temporada complicado para los últimos fabricantes de alpargatas suletinas
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)