![Leclerc (erdian), ondoan Verstappen eta Sainz dituela Montmeloko zirkuituan.](/media/asset_publics/resources/000/902/029/article_main_landscape/Leclerc-Verstappen.Sainz.jpg)
Igande honetan Espainiako Sari Nagusia korrituko da Bartzelonako Montmelo zirkuituan (15.00 DAZN eta irekian ere eskainiko du Tele5 kateak) eta gaur egindako sailkapenaren ostean, baditugu poleman-aren izen-abizenak. Charles Leclerc Ferrari taldeko gidaria aterako da lehen postuan eta Carlos Sainz taldekidea gertu izango du, hirugarren postuan alegia. Tartean, berriz, Max Verstappen (Red Bull) egungo munduko txapelduna abiaraziko da.
Gaurkoa, Leclercen hamairugarren polea da 1 Formulan, denboraldiko laugarrena. Zirkuituak neurtzen dituen 4.675 metroak 1:18.750 denboran egin du. 323 milaren gehiago behar izan ditu Verstappenek eta 416 milaren gehiago Carlos Sainzek.
Madrildarraren ondoan George Russell ingelesa (Mercedes) aterako da eta hirugarren filatik abiatuko dira Sergio Perez mexikarra (Red Bull) eta zazpi aldiz munduko txapeldun den Lewis Hamilton ingelesa (Mercedes).
Aipatzekoa da sailkapeneko lehen txandan bi aldiz munduko txapeldun den Fernando Alonso asturiarra (Alpine) eta Aston Martineko bi gidariak, lau aldiz munduko txapeldun den Sebastian Vettel alemaniarra eta Lance Stroll kanadiarra, kanporatuta geratu direla.
Bartzelonako Montmelo zirkuituan korrituko den Espainiako Sari Nagusiko datu guztiak NAIZeko webgune berezian ikus daitezke.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)