BABESLEDUN EDUKIA

Sanjoanetako zapiek erreleboa hartuko diete musukoei Hernanin

Dagoeneko iritsi dira Hernanin hain maitatuak diren sanjoanak. Bi urteko etenaldiaren ondoren, Udalak eta herriko eragileek aurtengo jaiak egoera normal batean ospatzeko apustua egin dute eta, horretarako, egitarau zabala prestatu dute, anitza eta adin tarte guztiei zuzendua.

Hernaniko Udalak eta herriko eragileek egitaraua aurkezteko egindako agerraldia.
Hernaniko Udalak eta herriko eragileek egitaraua aurkezteko egindako agerraldia. (NAIZ)

Ohitura den bezala, Chillida Lekuko dantza ikuskizunak eta Gudarien plazako preludioak eman zioten hasiera pasa den asteburuan jai egitarauari. Hala ere, hasiera ofiziala ostegun honetan izango da, ekainak 23, eguerdiko hamabietan, Hernaniko banderen igoerarekin. Aurten, Mendiriz Mendi elkartea eta Langile ikastola dira ardura hori egokitu zaien taldeak, euren sorreraren 75. eta 50. urteurrenak ospatzeko, hurrenez hurren.

Une horretatik aurrera, bost egun luzez, jai giroa zabalduko da herriko bazter guztietara, eta ostegun iluntzean ez dira faltako ohiko akelarrea, San Joan erronda eta San Joan sua. Ekainaren 24an gogotik egin beharko dute lana Musika eta Txistulari bandek, goiz guztian zehar emanaldiak izango baitutzte han eta hemen. Gauean, txaranga eta dultzainarien txanda izango da, eta egunean zehar ez dira faltako haurren danborrada edota dantza solteko txapelketa.

Larunbatean, aldiz, aurtengo lehen sokamuturra eta azeri dantzarekin esnatuko dira herritarrak, eta arratsaldean, berritasun gisa, harrotasun aldarrikapen karroza irtengo da kalejiran, Loratuz Lotu eta EHGAM taldeen eskutik, Zutik elektrotxarangerkin batera.

Igandean bertso jaialdia dago iragarrita Hernaniko Bertso Eskolaren eskutik, baita batukada feminista ere, eta astelehenean aizkolari eta harri jasotzaileen erakustaldia izango da, San Joan konpartsaren irteera ahaztu gabe.

Aurten, bestalde, bereziak izango dira haurrek hainbeste maite dituzten erraldoiak eta buruhandiak. Herburu elkartea sortu dute neskek eta mutilek, eta bi erraldoi berri ere izango dira ostegunean, larunbatean eta igandean egingo dituzten irteeratan.

Azkenik, eta duela hamar urtez geroztik lantzen ari diren gaia bada ere, aurten indarkeria matxistaren aurkako protokolo berezia prestatu dute, eraso baten aurrean une oro zer egin jakiteko. Horrela, telefono bat eskuragarri egongo da eguneko 24 ordutan (688 685 164) laguntza eskatu edo eraso baten berri emateko, eta Udaltzaingoa (092) ere lanean egongo da eguneko 24 ordutan. Era berean, Bilgune Feministak txosna bat prestatuko du behar den arreta eskaini eta prebentzio lana egiteko.

Erakunde eta establezimendu laguntzaileak:

Garin Herriko taberna, Gardanbera, Hernaniko Udala, Pana Okindegia, Sulabe, Kelma Elektrizitatea, Antenas Telemar, Zintzarri tabernaKitto Taberna, Talleres Mitxelena, Dorronsoro, Adarraga Gozotegia, Gorostegi Anaiak, OA Gozotegia, Agustin Ezponda, Adarra, AO Ileapaindegia, Bikas Zangitu, Hator Aholkularitza, Humichem, Irrigoiena, Karpin Aroztegia, LAB Hernani, Zinkoenea Taberna, Alaia Centro Odontologico, Zulaika Aseguruak, Orona, Calzados Irigoyen, Herkozer, Apain, Joyeria Zabala, Ttilin Ttolon, Uralde, Lopez Pentsuak, Onyi Elektrizitatea, Pineda Harategia