NAIZ

Pablo Gonzalezen egoera oroitarazi dute Kongresuan, lau hilabete espetxean daramala salatuz

Lau hilabete bete berri dira Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu eta kartzelaratu zutenetik, eta hori baliatuz bere egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute zenbait diputatuk Kongresuan: UPkoak, EH Bildukoak, EAJkoak...

Talde ezberdinetako diputatuek, Pablo Gonzalezen alde bildurik Kongresuko atarian.
Talde ezberdinetako diputatuek, Pablo Gonzalezen alde bildurik Kongresuko atarian. (NAIZ)

Pablo Gonzalez euskal kazetariaren egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute ostegun honen eguerdian Kongresuaren atarian zenbait diputatuk: Unidas Podemos taldekoak, euskal taldeetakoak, katalanak, bai eta BNGkoak ere batu dira.

Bertan salatu dutenez, Gobernu espainola ez da bere aldeko ekimenik abiatzen ari. Gauzak honela, epaiketarik zain segitzen du Pablo Gonzalezek Polonian, eta bere oinarrizko eskubideak guztiz bortxatuta daude: azken detailea astelehenean jakinarazi zuten senideek Gasteizko Legebiltzarrean, oraindik ezin izan baitute berarekin zuzenean hitz egin.

Euskal diputatuei dagokienez, EAJ zein EH Bildu protesta ekintza honetan ordezkatuak egon dira:

 

Enrique Santiagok (UP) parte hartu du ekimen honetan, bai eta Kataluniako eta Galizako zenbait hautetsik ere: