U14 kolektiboak manifestazio bat deitu du Donibane Lohizunen uztailaren 14an, ostegunean, 17.00etan, Didier Lafitte plazatik abiatuz: «Frantziar besta nazionala Euskal Herrian borroka egun bilakatzera deitzen dugu nahi eta ahal den maneran», adierazi du.
Ohar batean azaldu duenez, «errepikatu izan dugun bezala, besta egun hau gure herriaren asimilazioaren erakusle da eta argi dugu zapalkuntzaren normalizazioaren aitzinean, bizi ditugun arazoak politizatu eta mobilizatzeko beharra badela».
Izan ere, mugimendu honen esanetan, «joan den urteko manifestaldi arrakastatsutik hona ez dira aldatu salatu genituen problema edo erasoak: etxebizitzen prezioek etengabe gora segitzen dute, euskararen kontrako erasoak sistematikoak dira, preso politikoek kartzelan segitzen dute eta iheslari zein deportatuek atzerrian».
«Hauek adibide batzuk besterik ez dira, baina hau dena gutxi balitz, indar okupatzaileen jazarpena handiagotzen ari da, erakusle nagusia Ipar Euskal Herrian urte batez izan diren hiru polizia operazio eta 13 atxiloketak izanik, horietako lau guk antolaturiko manifestaldiari lotuak. Nahiz eta antolakunde, ildo edo mugimendu ezberdinetakoak izan, polizia frantses eta espainiarrak berdin kolpatu gaitu, herri okupatuek duten borroka potentzialaz, eta Ipar Euskal Herrian bizi dugun tentsio egoera ongi ezagutzen baitute, hala ere herri eta eskualde ezberdinetan eman den erantzuna eredugarria izan da eta goraipatu nahi genuke», gaineratu dute.

El portavoz del PNV en Getxo abre una crisis tras acusar al personal de una pérdida millonaria

Ziklista baten heriotza eragin zuen istripua salatu eta «errespetua» eskatu dute Usurbilen

Las consecuencias económicas del rearme de Europa

Fallece un hombre de 55 años durante las tareas de extinción de un incendio en Hondarribia
