![Irudi honekin jakinarazi du Bilbao Basketek Ignacio Rosaren fitxaketa.](/media/asset_publics/resources/000/916/526/article_main_landscape/Ignacio-Rosa.jpg)
Surne Bilbao Basketek badu jokakalari berria 2022-23 denboraldirako. Bere izena Ignacio Rosa (Badalona, 23 urte eta 2,06 metroko altuera) da, hegal-pibota da eta ICG Força Lleida taldetik. Aurreko denboraldian Urrezko LEB Ligako Lauko Finalera iritsi eta partidako 10,3 puntu eta 4,1 erreboteko batez bestekoak lortu zuen.
Bilboko taldeak astelehen honetan jakinarazi duenez, Rosa 12 urterekin hasi zen saskibaloian Unicajako kategoria gazteetan. 2016-2017ko denboraldian Malagako lehen taldearekin debutatu zuen, eta hurrengoan beste lau partida jokatu zituen, haietako bat Euroligan.
2018-2019ko denboraldian hasi zuen ibilbidea Urrezko LEB mailan, Oviedon utzita jokatuz. Ondoren, TAU Castello (2019-2020) eta Peñas Huesca (2020-2021) taldeetan jokatu du, urtez urte zenbakiak hobetuz. Hegal-pibot badalonarrak Espainiako selekzioaren kategoria gazte guztietan jokatu du.
Rafa Pueyo Surne Bilbao Basketeko kirol zuzendariak adierazi du Rosak «anbizioa eta motibazioa» emango dizkiola taldeari. «Hazten ari den jokalaria dela erakutsi du, eta bere errendimendua hobetzen joan da denboraldi bakoitzean. Eguneroko entrenamenduetan %100 ematea eta izango dituen aukerak aprobetxatzea espero dugu», adierazi du.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)