![Bilboko portuaren inguruan zeuden hiru kanpadendatan aurkitu zituzten zortzi migratzaileak.](/media/asset_publics/resources/000/917/766/article_main_landscape/subdelegacion-puerto.jpg)
Gobernu espainarrak Bizkaian duen Ordezkariordetzak ohar bidez jakinarazi duenez, ustez Britainia Handira polizoi gisa iritsi nahi zuten zortzi pertsona atzeman zituen Poliziak, hilaren 11n, Bilboko Portutik gertu.
Landarediaren artean aurkitutako hiru kanpadendatan albaniar jatorriko zortzi lagun aurkitu zituzten. Legez kanpoko egoeran ez bazeuden ere, Poliziak ebatzi zuen turistei ezartzen zaizkien baldintzak betetzen ez zituztela eta, hortaz, Estatu espainola nahitaez uzteko 15 eguneko epea eman zieten.
Neurri administratibo hori beraien kabuz betetzen ez badute, ohartarazi diete egoera irregularrean egotera pasako direla eta, beraz, berriro identifikatzen badituzte, atxilotu eta kanporatu egingo dituztela.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)