Zornotzako jaietan Udazken Txistulari Taldea izango da pregoia eman eta txupinazoa botako duena, ostiral honetan (uztailak 15) arratseko 20.00retan. 25 urte dira herriko kaleak, plazak eta auzoak musikaz alaitzen hasi zirenetik eta aukera ezin hobea izango dute zornotzarrek lan hori aitortu eta eskertzeko.
Hortik aurrera, uztailaren 27ra arte luzatuko dira jaiak eta, ohi bezala, kontzertuak eta kultur jarduerak izango dira egitarauaren ardatz. Horrela, Zubiondo plazan izango dira, besteak beste, Doctor Deseo, Zornotzako Musika Banda, La Topadora, Kilimak eta Camelaren kontzertuak.
Koadrilek ere izango dituzte euren gozamenerako antolatutako jarduerak: kalejirak, herri bazkariak, piraguen jaitsiera, marmitako eta play back lehiaketak, altxorraren bila, herri kirolak eta koadrilen arteko arteko «wipe out» oztopo lehiaketa, besteak beste.
Aurten, berritasun gisa, dron ikuskizun bat iragarrita dago uztailaren 25erako, Euskal Herrian egiten den lehena, egun horretako su artifizialak ordezkatzeko eta, modu horretan, inor kaltetua sentitu ez dadin eta jaiak inklusiboak izan daitezen.
Zornotzako establezimendu laguntzaileak: , Carpinteria Aluminios Iker Albizuri, La Amistad Jatetxea, Maderas Ixer Oholtzak, Carrocerías Tres Estrellas, Singing Munch, Xiberu Taberna, Laurok Aseguruak, Yela Estetika, Urtza Taberna, Uxarte Sagardotegia, Graficas Lizaso, Sortzen.
Larrabasterra ere dagoeneko jaietan murgilduta dago, ostegun honetan bota baitute txupinazoa (uztailak 14), aurtengoan Naia Aramendia snowboard eskiatzaile txapeldunaren eskutik.
Jai egitaraua asteburu guztian zehar luzatuko da eta aipatzekoak dira ostiral honetan, uztailak 15, kuadrillek antolatutako ekintzak (Burdin hesira mendi irteera, mahai-ingurua eta kuadrillen bazkaria) edota igandean (uztailak 17) ospatuko den marmitako lehiaketa famatua.
Musika atalari dagokionez, gustu eta adin guztientzako taldeak izango dira, hala nola Primital Bros, Zopilotes Txirriaos, Supercremalleras eta Derby Motoreta's.
Larrabasterrako establezimendu laguntzaileak: Pukas Peña Txuri, Fruteria Zelai, Erroia Kafetegia, Sopelako Euskaltegia.
Markina-Xemeinen ostiralez egingo dute txupinazoa (uztailak 15). Nerea Ibarzabal herriko bertsolaria izango da Udaletxeko balkoitik pregoia irakurri eta txupina botako duena. Ondoren, buruhaundi eta erraldoiak irtengo dira, kuadrillen bizikleta kalejira egingo da eta, zesta puntako partiduen ostean, danborrada abiatuko da Xemeindik Goikoportaleraino. Hilbera, Tremenda Jauria eta Dupla taldeen kontzertuekin amaituko da eguna.
Egitaraua uztailaren 18ra arte luzatuko da (astelehena) eta larunbatean (hilak 16) bertso-saioa, Jai Alai Grand slameko finalak eta Su ta Gar taldearen kontzertua daude iragarrita. Igandean (hilak 17), goizeko kalejira eta esku pilota partiden ondoren, herri bazkaria ospatuko da Zelaian; eta astelehenean (hilak 18), ume eta gaztetxoentzako ekintzak daude iragarrita, baita mus eta briska txapelketak, Oihan Vega DJaren emanaldia eta Perculights kale ikuskizuna ere. Aurtengo jaiak Alarabiren erretzearekin amaituko dira.
Markina-Xemeingo establezimendu laguntzaileak: Babbel Taberna, Garaje Arrate Citroen, Ateun Harategia, Melo´s Tavern.